Breadcrumb

Albisteak

UPV/EHUko IGET-ko Makina-Erreminta Gelak 5. promozioko ikasleei diplomak banatu dizkie

Lehenengo argitaratze data: 2014/02/25

5. promozioko Makina Erreminta Gelako ikasleak

Ekimen honen aurreko edizioetatik irtendakoak lanean ari dira, batez ere automobilgintzan, aeronautikan eta prezisiozko osagaien enpresetan.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Makina-Erreminta Gelak, zentro honetako jarduera akademiko arrakastatsuenetakoak, diploma banaketa ekitaldia ospatu du. Bosgarren promozioko 24 ikaslek jaso dute bere golardoa eta seigarrenean matrikulatuta daudenak, bere mintegien atala gainditu ostean, enpresetan nahiz zentro teknologikoetan lanean hasiko dira praktikak eta karrera amaierako proiektuak burutzeko. Bere bost edizioetan zehar, 120 goi teknikari espezializatu prestatu ditu Gelak euskal ekonomiako zutabe diren sektoreentzat.

Makina-Erreminta sektorea, euskal industrian berebiziko pisua duen sektorea da, Estatu mailako %80ko ordezkaritzarekin eta nazioartean, maila altua duen jarduera delarik (ekoizpenaren %75a baino gehiago esportatu egiten baita) eta gainera, osagai teknologiko handiak dituzten jarduera da. Sektorearen garrantzia areagotzen duen beste ezaugarria, euskal industrian pisua duten gainontzeko industria sektoreetako hornitzailea izatearena da, Automobilgintzan dela, Aeronautikoan edota Osagaien Prezisiozko sektorean adibidez. Sektoreko zenbait enpresa une oso osasuntsuan daude, merkaturik zorrotzenaren eskaerari aurre egin ahal izateko, bere sistema moldatzea jakin dutelako.

Azken emaitzak jakin gabe oraindik, 2013an eta iazko urtearen denboraldi berdinarekin alderatuz, Estatuan makina-erremintaren ekoizpen osoan, %5,64ko hazkundea izan dela baieztatu daiteke eta esportazioek ere, %5,42ko hazkundea izan dutelarik. Azpisektore dinamikoena deformazio makinarena izan da (+ %8,8 fakturazioan), ondoren abiatze makina sektorearena (+ %7). Gainontzeko industria sektorearekin aurrez-aurre dauden zifrak dira, izan ere krisialdiak, hainbat industria sektore gogor kolpatu ditu eta oraindik orain susperraldi orokorraz hitz egiterik ez dago.

Sektorearen esportazioko joeraren gaitasunak bere osotasunean berriro ere, %80 tasa gainditzen du eta makina-erreminta sektoreari dagokionez, %90ko zifraren gainetik dago. Aipatu behar da, makina-erreminta eta fabrikazio teknologia sektoreek, merkatuaren balantzari 700 milioi euro neto baino gehiagoko irabaziak ematen dizkiola, gainontzeko jardueren emaitzen aurrean, zifra harrigarria. Estatuko merkatuari dagokionez, hobekuntza bat ematen ari dela esan daiteke, baina hazkundeka zifra oso baxuekin ematen ari da. Dena dela, eskaeren sarrera (+ %75) duela bi urte geroztik lehenengo aldiz onena da eta industria jardueraren joera, gutxi bada ere, aldatuz doa.

Lan-jardueraren sustapena


Industria Ingeniaritza, Automatika eta Industria Elektronikoaren espezialitateko azken ikasturteetako ikasleei zuzenduta dago Makina-Erreminta Gela eta 2009an sortu zen helburu bikoitzarekin. Alde batetik, ikasleei euren prestaketa ikasturte trinko batean osatzeko aukera emateko ikasturte akademikoaren azkenengo mailan; eta bestetik, praktikak eta Karrera amaierako Proiektuak, enpresa eta zentro teknologikoetan egiteko aukera, gazte hauen lan-jarduera sustatuz.

Konpainia kolaboratzaileak sektoreko puntarengokoak dira hauen artean aurkitzen direlarik adibidez, Etxe Tar, Susensa, Lan-Bi, Danobat, Onapres, Azpiaran, Metal Estalki, Matrici, ITP SA, Fagor Arrasate, Ibarmia, Fresmak eta Aciturri, beste batzuen artean. Sektoreko enpresen beharretara egokituta egotea lortzeko, Tekniker-IK4, Ideko-IK4 edo Tecnalia zentro teknologikoetako profesionalak parte hartzen dute. Baita, Diseño-3D-k eta Fagor Arrasatek. Gainera, Makina-Erremintako Fabrikatzaile Elkarteak (AFM) zenbait jarduerez eta praktikak eskainiz laguntzen du ekimen hau.

Bilboko Goi Ingeniaritza Teknikoko Eskolako jarduera akademiko honek arrakasta lortu izanaren beste arrazoi nagusi bat, instituzioen babesa izan da, bereziki Eusko Jaurlaritzako Industria eta Hezkuntza Sailarena eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapenerako Sailaren babesa.

Gelak, trebakuntza espezializatua eskaintzen du diziplina anitzeko jarduera batentzako, Fabrikazio Teknologia Aurreratuekin zerikusia duten jarduerak izanik, mekanizazioa dela, diseinua, automatizazioa, berrikuntza eta informazio teknologien kudeaketa dela. Sektoreko enpresen beharretara egokituta egoteak, alde batetik, gazte profesionalik onenak lan-munduan txertatzea lortu du eta bestetik, Eskolako espediente akademiko hoberenak lortu dituzten zenbait ikaslek, euskal ekonomian zutabe diren sektoretan lan egitea aukeratu izana ekarri du.

Horren adierazlerik nagusiena aurreko edizioetako Geletako ia ikasle gehienak lanean dihardutela da, hasieratik jardun ziren enpresetan nahiz fabrikaziorako teknikarekin zerikusia duten beste enpresa batzuetan.

Diploma banaketan parte hartu zuten: Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea; Xabier Ortueta, Asociación de Fabricantes de Máquina-Herramienta-ko zuzendaria; Javier Alonso, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Zuzendaria; Leyre Bilbao, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia Zuzendaria; Maite Eguskizaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Talentu Sustapenerako Burua; eta Enrique Amezua, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko zuzendaria.