Breadcrumb

Albisteak

UPV/EHUko ikasleen %10,15ek beraien ordezkariak aukeratzeko Klaustrorako hauteskundeetan parte hartu du

Lehenengo argitaratze data: 2013/12/11

Asteartean, abenduak 10, UPV/EHUren Klaustroan ikasleak aukeratzeko hauteskundeak egin ziren, eta %10,15eko parte hartzea izan zuen (4.252 ikaslek bozkatu zuten 41.884-ko errolda batetik). Ez zen inolako gorabeherarik izan egun osoan zehar. Bizkaiko Campusean parte hartzea %12,44 izan zen; Gipuzkoako Campusean, %9,66%; eta Arabako Campusean, 7,69%.

Klaustroa errektoreak, idazkari nagusiak, gerenteak eta beste 240 kidek osatzen dute, azken hauek era honetan banatuta: 135 kide (% 56,25), irakasle eta ikertzaile iraunkor doktoreei dagozkie; 18 kide (% 7,50), irakasle eta ikertzaile iraunkor ez-doktoreei dagozkie; 5 kide (%2,09), gainerako irakasle eta ikertzaileenak dira; 29 kide (%12,08), administrazio eta zerbitzuetako langileenak; eta 53 kide (% 22,08), ikasleenak dira.

Klaustrorako ikasleen 53 postuak UPV/EHUren ikastegi ezberdinen artean banatzen dira, gutxien dela, bana ordezkari fakultate eta eskola bakoitzeko esleituta. Ikasleek beraien ikastegiko hautagaiei bozkatu behar die, eta zentro batzuetan inor aurkeztu ez denez, sei plaza jabegabe gelditu dira. Guztira 50 hautagai zerrenda aurkeztu dira.

Atzo aukeratuko Klaustroko ikasle horietariko bost, beren artean hautatuta, ikasleek Gobernu Kontseiluan dituzten ordezkariak izango dira baita ere.

Honez gain, hauteskundeokin bat etorrita, ikastegi gehienetan ikastegi batzarreko ordezkariak ere hautatuko dituzte tokian tokiko ikasleek. Honela hautatutako ikasleek, ikastegian ikastegiko batzarrean dagozkien tokietan aritzeaz gainera, ikastegiko ikasleen kontseilua osatuko dute (horiek eta ez beste inork).