Autobusetarako geldialdi berria Leioa-Erandion: Altube Elkartea eta Arriaga Autobusak
Bizkaiko Campuseko Leioa-Erandioko arloan ibilgailuen trafikoa hobetzeko asmoarekin, 2020ko otsailak 3tik segidan aipatzen diren aldaketak indarrean sartuko dira, autobusen geldialdiekin lotuta.
Altube elkartearen autobusak
-
Bidaiarien jaitsiera, gelategietako geldialdian eta Vía Aemilian kokatzen den geldialdi berrian egingo da.
-
Bidaiarien igoera Vía Aemilian kokatzen den geldialdi berrian soilik egingo da.
Autobusek Zientzia Parkeko irteera hartuko dute, Via Appia saihesteko helburuarekin.
Arriaga autobusak (ikastegiek antolaturiko ekitaldietan)
-
Bidaiarien igoera zein jaitsiera, Vía Aemilian kokatzen den geldialdi berrian bakarrik egingo da.
-
Autobusek Zientzia Parkeko irteera hartuko dute, Via Appia saihesteko helburuarekin.
UPV/EHUko pertsonalentzako zerbitzuetan (Arriaga Konpainiakoak) ohizko geldialdiak mantenduko dira.