Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Munduko Landareen VIII. Azoka

2024ko urriaren 5ean eta 6an. UPV/EHUren Arboretumean

Aurkezpena

Munduko Landareen VIII. Azoka egingo da 2024ko urriaren 5ean eta 6an Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campuseko Arboretumean.

Azokaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira, eta laguntzaileak, berriz, Leioako eta Erandioko udalak eta BBKren Gizarte Ekintza.

2015. urtean jaio zen landare-ekoizleen bilgunea izateko, munduko bazterretako hainbat espezie eta barietate erakutsi ahal izan ditzaten. Erakusleiho bat eskaini nahi da merkataritzako harremanak hobetzeko eta, aldi berean, landare-hazkuntzako tekniken eta ezagutzen berri elkarri emateko.

Azoka lekua, Arboretuma, 2008an inauguratu zen, 19 hektareako azalera du, eta bertan badira 130 espezietako 1.700 zuhaitz, munduko bost kontinenteetakoak. Interes botaniko handia izateaz gainera kokaleku pribilegiatuan dago, Bilbotik oso hurbil eta behar diren zerbitzu guztiez hornituta (autobusak, aparkalekuak, sarbide onak, hitzaldiaretoak...). Beraz,lekuegokiadahorrelako azokabat egiteko.

Gertakari hau urteroko hitzordu gisa finkatzea nahi genuke, bai ekoizleentzat bai kontsumitzaileentzat zein bilduma-landareen zaleentzat.

Azoka

44 erakusketarik berretsi dute etorriko direla eta euren bildumak aurkeztuko dizkigutela. Bost kontinenteetako landareak miretsi eta erosi ahal izango ditugu, oso prezio onean. Gehienak ezezagunak dira gure latitudean, baina erraz hazi ahal izango ditugu lorategi eta balkoietan.

Inguru pribilegiatu batean kokatuko da azoka, EHUko Arboretumean hain zuzen, Leioako campusean. Leku horrek sekulako interesa du botanikari eta landarezaleentzat.

Azokaren esparruan bertan bisitariek indarrak berritu ahal izango dituzte hemengo produktuak dastatuz, eta Arboretumeko zidorretan zehar paseoan ibili ahal izango dira.

Animatu nahi zaituztegu ordu atsegin batzuk pasatzera Bizkaiko naturagune ederrenetariko batean.

Landare erakusleak

IZENA ETA PROBINTZIA PRODUKTUA
PÉPINIÈRE MICHEL LUMEN AQUITANIA
FRANCIA
BELAR BIZIKOR ETA ASIARRAK
ALEKA HAZIAK
GIPUZKOA
BERTAKO HAZI EKOLOGIKOAK
ASTROPHYTUMLAND
VALENCIA
BILDUMATAKO KAKTUSAK
ASTURPLANTA
ASTURIAS
PEONIAK ETA AMARYLLIS BELLADONNA
ATAUNE USTIAPENA
BIZKAIA
ZUHAIXKERAKO LANDAREAK ETA FRUITUDUNAK
BALANTIUM
A CORUÑA
ZUHAITZ- IRATZEAK
BASALAR EGUZKILOREAK
BIZKAIA
EGUZKILOREAK
BEGONIAS&MAS
MÁLAGA
BEGONIAK, LABISIAK ETA LURREKO LANDAREAK
BERTOKO BASOA
BIZKAIA
KLIMA ATLANTIKOKO BERTOKO ZUHAITZAK
BITE ME! PLANTS
BIZKAIA
LANDARE KARNIBOROAK
BROMELIA BCN
BARCELONA
TILLANDSIAK
CACTUS ISLAYA
GIPUZKOA
KAKTUSAK ETA LANDARE ZUKUTSUAK
DORCHAIN PAYSAGES MINIATURES
LAFITTE TOUPIÈRE (FRANCIA)
MINIATURAZKO PAISAIAK ETA LANDARE EGOKITUAK
ECUADORQUIDEAS
ECUADOR
ORKIDEAK
EL CAMPITO VERDE
MADRID
AROIDEAK, ZUKUTSUAK ETA BESTEAK
EUROTROPICAL PLANTS
MÁLAGA
HOYAK, ARAZEAK ETA LANDARE TROPIKALAK
FARGUETTES
FRANCIA
CLEMATIAK
FLORA DEL TRÓPICO
MADRID
TROPIKOKO ORKIDEAK
GREEN ART
GUADALAJARA
EKOSISTEMAK ETA KOKEDAMAK
HORTIVER LOMBRICULTURE ET EXTRAITS VEGETAUX
AUVERGNE RHÔNE ALPES (FRANCIA)
ZIZAREEK EGITEKO KONPOSTA
IABITI LANDARAK
BIZKAIA
MODU TRADIZIONALEAN HAZITAKO IRATZEAK
IRISAIE DE PAPON
AQUITANIA (FRANCIA) 
IRISAK
IRUN BONSAI
GIPUZKOA
BONSAI UGARI
LA ROSERAIE DE SAINT VINCENT
SAINT VINCENT (FRANCIA)
ARROSA LANDARE UGARI
LE PETIT GÉANT
BARCELONA
BELAR BIZIKORRAK ETA LASTODUN APAINGARRIAK
LURBERRY MINTEGIA
GIPUZKOA
BASAFRUITUAK
LURREKO AROMÁTICAS
LA RIOJA
BELAR USAINTSUAK ETA SENDAGARRIAK
MUNDIFLORA EUROPA
CASTELLÓN
ORKIDEAK
PEMAN LIBURUDENDA
BIZKAIA
LIBURUDENDA
PÉPINIÈRES DUPOUY
AQUITANIA (FRANCIA) 
BILDUMATAKO ZITRIKOAK
PÉRIGORD PLANTES
DORDOGNE- PERIGORD (FRANCIA)
SENPERVIVUUM, SEDUM ETA LASTODUNAK
PLANÉTE PELARGONIUM
AQUITANIA- LANDAS  (FRANCIA) 
BILDUMAKO PELARGONIUMAK
PLANTABRUTT
MÁLAGA
BROMELIAZEAK
PLANTES MINIATURES
CAHORS (FRANCIA)
LANDARE KAUDIZIFORMEAK, EUPHORBIA ETA ZAPORETSUAK
SUCCULOVERS
CÁDIZ
ECHEVERIAK ETA INPORTAZIOKO AEONIUNAK
TODOPLANT BULBOSAS
SEVILLA
SUDAFRIKAKO LANDARE ERRABOILDUNAK. UDABERRIKO ETA UDAZKENEKO ERRABOILAK
TOKIBONSAI
BIZKAIA 
BONSAI LANDATZEKO TRESNAK
VIVERO EL ALAMILLO (ALONSI NAVARRO)
MÁLAGA
LANDARE USAINTSUAK ETA SENDAGARRIAK
VIVEROS EL JARDÍN
VALENCIA
LANDARE TROPIKALAK ETA SUBTROPIKALAK
VIVEROS GREENATURA
ARABA - BIZKAIA
BASO-LANDAREAK, APAINGARRIAK ETA ZAHARBERRITZEKO
VIVEROS LIMBO
CANTABRIA
ASTIGAR JAPONIARRRAK, URKIAK ETA LANDARE APAINGARRI ETA BITXIAK
VIVEROS ORTEL
A CORUÑA
BILDUMATAKO CAMELIAK, MAGNOLIOAK ETA HYDRANGEAK
VIVEROS ZUNOYAR MINTEGIAK
GIPUZKOA
BOUGAINVILLEAK, CALADIUM, DIPLADENIAK, MANDEVILLAK, EUPHORBIA MILII, JASMINUM, SANSEVIERIA, etabar
VIVERS SALA GRAUPERA
BARCELONA
KLIMA MEDITERRANEOKO LANDAREAK: ZUHAIXKA-FORMAKOAK ETA BIZIKORRAk

 

Datu praktikoak

Sarrerak: Dohainik

Aparkalekuak: Antolatzaileek bi aparkaleku atonduko dituzte Arboretum-eko inguruetan.

Ordutegia: Larunbatean goizeko 10etatik arratsaldeko 7ak arte eta igandean, goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte izango da.

Doako autobus zerbitzua: metroz etorritako bisitarientzat, Astrabudua (Erandio) eta Leioa geltokietatik UPV/EHUraino doako autobus zerbitzua egongo da. Autobus zerbitzua, bai larunbatean bai igandean izango da.

Informazio osagarria