Breadcrumb

Eduki publikatzailea

UPV/EHUk Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du“Konbinatu eta mugitu!" lelopean eta "Espazio publiko partekatua" gaiarekin

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartzen du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau aurreko urteko “Konbinatu eta mugitu!" lelopean eta “Espazio publiko partekatua” gaiarekin, hiru campusetan unibertsitate-komunitate osoari (ikasleak, IIP eta TEKAZEL) zuzedutako jarduera presentzialak, eta online jarduerak, martxan jarriz.

Jarduera presentzialak

Ibilbide (geologikoa) oinez Arboretum-ean zehar

Eguna: irailak 19
Lekua: Via Julia, Bizkaiko pasealeku geologikorako sarbidea
Ordua: 12:30-14:00

Ibilbide geologikoa, Xabier Murelaga irakasleak gidatua, Bizkaiko geologia eta bertako arroka adierazgarrienak ezagutzeko. Arroka hauen historiak gure paisaia 215 milioi urtetan nola aldatu den ezagutzeko aukera emango digu.

Izen-ematea

Bizikleta-likidogailua

Eguna: irailak 19
Lekua: Mikel Laboa plaza
Ordua: 11:30-13:30

Sortu energia pedalei eraginez, eta gozatu zure sariaz fruta freskoen zuku natural batekin.

Eraginkortasunez gidatzeko doako ikastaroa

Data: irailak 19
Lekua: Mikel Laboa plaza
Ordua: 10:30-13:30

Bertaratzen direnek modu eraginkorragoan gidatzen ikasi ahal izango dute. Dakar autoeskolak emana.

Formula eta moto Student erakusketa

Eguna: irailak 19
Lekua: Mikel Laboa Plaza
Ordua: 10:30-13:30

Formula ibilgailu eta motor elektrikoaren erakusketa, Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasle eta irakasle talde batek garatua.

Ibilgailu elektrikoen erakusketa

Eguna: irailak 19
Lekua: Mikel Laboa Plaza
Ordua: 10:30-13:30

Mahai-ingurua: Bilbao, ingurumena, memoria eta etorkizuna

Eguna: irailak 18
Lekua: Bizkaiko Esperientzia Gelak (Banco de España kalea, 2, Bilbao)
Ordua: 9:30

UPV/EHU-Bilboko Udalaren ko-antolakuntzarekin.

Online jarduerak

“Educando para el desarrollo a través del deporte” webinarra

Eguna: irailaren 12an, 17:00-19:00

https://meet.google.com/wtd-nkhf-uxu

Mugikortasun iraunkorrari buruzko galdera lehiaketa

Eguna: irailaren 16tik urriaren 1erarte

Mugikortasun iraunkorrari buruzko 10 galderari erantzun besterik ez duzu egin behar. Parte hartzen duzuen eta galdera gehiago asmatzen dituzuen guztiok EHUDendaren sudadera/haize-babesen edo jarduera-erlojuen zozketan sartuko zarete.

https://egelapi.ehu.eus/course/view.php?id=1884

Argazki lehiaketa

Eguna: irailaren 16tik urriaren 1erarte

Bidaltzen diren argazkiek mugikortasun jasangarriaren eta unibertsitate campusarekin izango dute lotura. Argazki onenek EHUDendako artikulu bat (kirol jertsea, haizetik babesteko jertsea edo jarduera-erlojua) jasoko dute.

https://www.instagram.com/upvehu_gara/​​

Oinarriak  (pdf, 639 Kb)