Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Munduko Landareen II. Azoka

2016ko urriaren 1 eta 2a. UPV/EHUko Arboretum

Aurkezpena

Bost Kontinenteetako Landareen II. Azoka egin da 2016ko urriaren 1ean eta 2an Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campuseko Arboretumean.

Azokaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea izan ziren, eta laguntzaileak, berriz, Leioako eta Erandioko udalak eta BBKren Gizarte Ekintza.

Iaz jaio zen landare-ekoizleen bilgunea izateko, munduko bazterretako hainbat espezie eta barietate erakutsi ditzaten. Erakusleiho bat eskaini nahi da merkataritzako harremanak hobetzeko eta, aldi berean, landare-hazkuntzako tekniken eta ezagutzen berri elkarri emateko.

Azoka lekua, Arboretuma, 2008an inauguratu zen, 19 hektareako azalera du, eta bertan badira 130 espezietako 1.700 zuhaitz, munduko bost kontinenteetakoak. Interes botaniko handia izateaz gainera kokaleku pribilegiatuan dago, Bilbotik oso hurbil eta behar diren zerbitzu guztiez hornituta (autobusak, aparkalekuak, sarbide onak, hitzaldi aretoak...). Beraz, leku egokia da horrelako azoka bat egiteko.

Gertakari hau urteroko hitzordu gisa finkatzea nahi genuke, bai ekoizleentzat bai kontsumitzaileentzat zein bilduma-landareen zaleentzat.

Azoka

31 ekoizle etorri dira eta euren bildumak aurkeztu dizkigute. Bost kontinenteetako landareak miretsi eta erosi ahal izan ditugu, oso prezio onean. Gehienak ezezagunak dira gure latitudean, baina erraz hazi ahal izango ditugu lorategi eta balkoietan.

Inguru pribilegiatu batean kokatu da azoka, EHUko Arboretumean hain zuzen, Leioako Campusean. Leku horrek sekulako interesa du botanikari eta landarezaleentzat.

Azokaren esparruan bertan bisitariek indarrak berritu ahal izan dituzte hemengo produktuak dastatuz, eta Arboretumeko zidorretan zehar paseoan ibili ahal izan dira. Umeentzako jolasgunea ere izan da.

Animatu nahi zaituztegu ordu atsegin batzuk pasatzera Bizkaiko naturagune ederrenetariko batean.

Landare erakusleak

ZENBAKIA IZEN KOMERTZIALA EKOIZTEN DITUAN BARIEDADEAK
1 PLANTAROMED
MÁLAGA
LANDARE USAINTSUAK, SENDAGARRIAK ETA SUKALDARITZAKOAK
2 LURBERRY MINTEGIA
GIPUZKOA
BASAFRUITUAK ETA FRUITU-TXIKIAK
3 VIVEROS ORTEL-CAMELIAS DEL ATLÁNTICO
A CORUÑA
BILDUMAKO CAMELIAK, MAGNOLIAK, ILEX, HYDRANGEAK…
4 LAVERGNE
FRANTZIA
LANDARE BIZIKORRAK, ZUHAITZ ETA ZUHAIXKA APAINGARRIAK
5 PEPINIERE LA ROSERAIE DE ST VINCENT
FRANTZIA
ARROSA UGARI
6 FLEURS DE GASCOGNE
FRANTZIA
BILDUMAKO PELARGONIUMAK
7 PLANTES MINIATURES
FRANTZIA
KAKTUSAK ETA LANDARE ZAPORETSUAK
8 TROPIQUE PRODUCTION
FRANTZIA
BANANIAS, PRILES, CRINGEMBRES, COLOCASIAS, …
9 HEMEROCALLIS RAMON GARCÍA
BARCELONA
HEMEROCALLIS, IRIS ETA PAGONIAK
10 PLANTAS VILLOR
ASTURIAS
TRADESCANTIAS, IRESINES, BEGONIAS ETA FUCHSIAK
11 GARAIA SDAD. COOP.
BIZKAIA
HUERTIK // LOREA ETA BARRAZKI ZOHIAK
12 TENJARDIN
CANTABRIA
ARTE TOPIARIOAN IRUDIAK
13 VIVEROS GREENATURA
BIZKAIA
BASOGINTZAKO LANDAREAK ETA LANDARE APAINGARRIAK
14 IABITI LANDARAK
BIZKAIA
MODU TRADIZIONALEAN HAZITAKO IRATZEAK
15 VIVEROS SUSTRAI MINTEGIAK
NAFARROA
GRAMINEOAK ETA BELAR BIZIKORRAK
16 CACTUS ISLAYA
GIPUZKOA
LANDARE ZUKUTSUAK ETA KAKTUSAK
17 FLORA DEL TRÓPICO
MADRID
ORKIDEAK
18 IRUN BONSAI
GIPUZKOA
BONSAIAK
19 LAFITTE
FRANTZIA
ZUHAIXKAK, BELAR BIZIKORRAK, KONIFERAK ETA FRUITU TXIKIAK
20 VIVEROS EL JARDÍN
VALENCIA
LANDARE TROPIKALAK ETA SUBTROPIKALAK
21 CÍTRICOS EL JARDÍN
VALENCIA
BILDUMAKO ZITRIKOAK
22 ECO-GARDENING SALA GRAUPERA
BARCELONA
5 KONTINENTETAKO ZUHAIXKA- ERAKOA ETA BIZIKORRA
23 VIVEROS ZUNOYAR
GIPUZKOA
ADENIUM OBESUM, BOUGAINVILLEA, DIPLADENIAS Y MANDEVILLAS, EUPHORBIA MILI, GARDENIAS, JASMINUM, …
24 AH ! LA FERME DES SAUVEURS
FRANTZIA
LANDARE USAINTSUAK
25 TROPIC FLORE
FRANTZIA
LANDARE EPIFITOAK, TILLANDSIAK ETA BESTE BROMELIA
26 PÉRIGORD PLANTES
FRANTZIA
SEMPERVIVUM, SÉDUM ETA GRAMINEAK
27 FOUGÈRES D´ICI ET D´AILLEURS
FRANTZIA
BILDUMAKO IRATZEAK
28 FLORAMA BILDUMAKO ZUHAIXKAK ETA ZUHAITZAK
LUMEN BELAR BIZIKORRAK
FARGUETTES
FRANTZIA
CLEMATIAK
29 LE PETIT GÉANT
BARCELONA
BELAR BIZIKORRAK ETA GRAMINEO APAINGARRIAK
30 BITE ME ! PLANTS
BIZKAIA
LANDARE KARNIBOROAK
31 SINGULAR PLANT
BIZKAIA
BILDUMAKO KAKTUSAK

 

Datu praktikoak

  • Aparkalekuak: Antolatzaileek bi aparkaleku atondu dituzte Arboretum-eko inguruetan.
  • Ordutegia: goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte.
  • Doako autobus zerbitzua: metroz etorritako bisitarientzat, Astrabudua (Erandio) eta Leioa geltokietatik UPV/EHUraino doako autobus zerbitzua egon da. Ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara izan da.

Ekintza osagarriak

  • Erakusketak: Arboretum-eko anfiteatroan, Basogintzarako hasien erakusketa eta "Chamae" ongarri naturalaren erakusketa izan da. Biak 12etan izan dira. Gainera, BFAko " Martintxune " deitutako Mintegiko landare-erakusketa egon da, interes bereziko aldeetako errekuperaziorako erabilitako landareena.
    Beste aldetik, Landareen zainketarako tresnen erakusketa bat egon da (Mis herramientas para el jardín) eta liburu stand bat (Librería ELKAR Liburudenda)
  • Bisita gidatuak: Urriaren 1ean eta 2an Arboretumetik bisita gidatuak antolatu ditugu ezagutuarazteko. Egun bakoitzean bi bisita gidari batekin egon da: larunbata 10.30etan erderaz izan da eta 12.30etan euskaraz. Biharamunean, 10.30etan euskeraz eta 12.30 erderaz izan dira.
  • Aisialdia: Azokagunearen barruan bisitariak txosna batean inguruko produktu desberdinak dastatzeko aukera izan du, baita Arboretumeko bidezidorretan zehar ibilaldiak egiteko ere.