Información - Secretaría: Trámites para el Alumnado - Modificación de Matrícula - Ampliación de Matricula

Matrikula zabaltzea

Bigarren Matrikulaldiak honako ikasle multzo hauek ditu helburu:

Hezkuntzarako lankidetza programan parte hartu ez dutenak

Graduko ikasleak, ohiko matrikula egiterakoan, enpresetako praktikak egin eta, jarduera honengatik, hautazko kredituak aitortzeko eskaria egiteko aurreikuspena dutenak, baina, azkenean, hezkuntzarako lankidetza programan parte hartu ez dutenak. 

Bigarren lauhilekoko hautazko irakasgaietarako bigarren matrikulaldia eskatu ahal izango da baldintza hauetan, ez bestela:

  • Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
  • Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
  • Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua

Hautazko 24 kreditu, gehienez.

  • Ingeniaritza Zibileko gradua

Hautazko 18 kreditu, gehienez

Abenduaren lehenengo hamabostaldia. 2025eko abenduaren 1etik 15era, biak barne.

 

Aurrebaldintzak dituzten ikasgaietan matrikulatu ezin izan diren ikasleak

Gradu-ikasleria, matrikula arrunta gauzatzean, une horretan aurrebaldintzak betetzen ez zituelako aurrebaldintzak dituzten irakasgaietan matrikulatu ezin izan dena, eta azterketen ohiko deialdiaren ondoren baldintza horiek betetzen dituena.

Matrikularen zabalkuntza soilik 2. lauhilekoko aurrebaldintzak dituzten  irakasgaietarako eskatu ahal izango da.

Honako gradu hauetako hirugarren mailako irakasgaiak:

  • Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
  • Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
  • Industria Elektronikako eta Automatika  Ingeniaritzako Gradua
  • Kudeaketa eta Informazio Sistemetako Ingeniaritza Informatikoko Gradua

Aurrebaldintzak

3.mailako irakasgaiak (teknologia espezifikoko irakasgaien modulua) egin ahal izateko, ikasleek 60 kreditu gaindituta izan beharko dituzte lehen eta bigarren mailen artean (oinarrizko prestakuntzako moduluko irakasgaiak eta industria-adarreko irakasgai komunetako modulukoak).

Urtarrilaren hirugarren astean. 2026ko urtarrilaren 19tik 25era bitartean, biak barne.

 

Inola ere ezingo dira gainditu 60 kreditu berri, ezta 90 kreditu guztira ere ( kreditu berriak eta errepikatuak batuta), matrikula arruntaren eta matrikularen zabalkuntzaren artean matrikulatutako kredituen guztizkoan.