Información - RRE: JEPE - SIDEREX – Asociación Clúster de Siderurgia

SIDEREX

Siderurgia

Deskribapen

SIDEREX Siderurgiako Kluster Elkartea da. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 1996an sortua, eta sektorearen lehiakortasuna hobetzea du helburu, enpresen eta beste eragile batzuen arteko lankidetza-ekintzen bidez, nazioartekotzea, garapen iraunkorra, berrikuntza teknologikoa eta enpresa-berrikuntza bezalako esparruetan, bai eta enpresa elkartuen interesak defendatzea ere.


SIDEREXek siderurgiaren sektoreko balio-kateko enpresa nagusiak biltzen ditu: altzairuaren ekoizleak, bai karbonozkoak, bai herdoilgaitzak eta aleatuak, altzairuaren transformadoreak beroan eta hotzean, ingeniaritzak eta makineriaren eta ekipoen fabrikatzaileak, siderurgiaren produkziorako osagaiak, ordezko piezak eta lehengaiak, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak.


Siderurgia-sektorearen erronka estrategikoei erantzuteko, SIDEREXek Kluster Elkarteko eragileen arteko lankidetza sustatzen du, enpresen eta beste eragile batzuen gaitasunak sortuz, eta, horrela, zerbitzuen zorro orekatua eskainiz arlo teknologikoetan, kudeaketaren hobekuntzan eta kanpo-sustapenean.