Información - RRE: JEPE - LANTEGIBATUAK

LANTEGI BATUAK

Gure jarduera teknologia eta zerbitzu industrialak esternalizatzera bideratuta dago (elektronika, kableak, muntaia elektromekanikoak, soluzio logistikoak eta transformazio metalikoa), baita garbiketako, lorezaintzako, dokumentu-kudeaketako, vendingeko, etxez etxeko janariko eta laguntza teknikoetako zerbitzuetara ere.

Deskribapen

Irabazi-asmorik gabeko erakundea gara, eta desgaitasuna duten pertsonentzako lan-aukerak sortzen ditugu Bizkaian, pertsona horiek gizarteratzeko, ahalik eta garapen eta bizi-kalitate handiena izateko. Gure bezeroen, industria- eta zerbitzu-sektoreen beharrak desgaitasunen bat duten pertsonentzako aukera bihurtzen ditugu. Horrela, ibilbide pertsonalizatuak diseinatzen ditugu (orientazioa, prestakuntza, okupazioa eta enplegua, bai erakundearen barruan, bai enpresa publiko eta pribatu arruntetan, Lagundutako Enplegu Zerbitzuaren bidez), pertsona bakoitzaren potentzialari eta gaitasunei erantzuteko.

Gainera, lurralde-garapenean inplikatzen gara: eskualde guztietan dauden zentroen eta zerbitzuen sare batekin, bezeroekiko eta pertsonekiko hurbiltasuna bermatzen dugu, erakunde publikoekin eta gizarte- eta enpresa-erakundeekin lankidetza estuan aritzen gara.

https://www.lantegibatuak.eus/lantegi-batuak#

https://www.lantegibatuak.eus/que-te-ofrecemos

https://www.lantegibatuak.eus/que-te-ofrecemos