Información - RRE: JEPE - Clúster de la Energía

Clúster de la Energía

Jarduera-sektoreak: Energia

Deskribapen

Euskadiko Energia Klusterra irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta euskal energia-sektorearen lehiakortasuna sustatzea du helburu, lankidetzaren bidez. Gaur egun, 200 enpresa eta erakunde baino gehiago biltzen ditu, besteak beste, energia-operadoreak, ekipoen eta osagaien fabrikatzaileak, ingeniaritzak, zerbitzu-enpresak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak eta Eusko Jaurlaritzaren agentzia publikoak.

Enpresa eta erakunde horien jarduera 8 arlo estrategikotan sailkatzen da: Energia eolikoa, Eguzki-energia, Olatuen energia, Sare adimendunak, Hidrogenoa, Oil & Gasa, Karga elektrikoa eta Industriaren Deskarbonizazioa.

Energiaren Klusterrak enpresa elkartuei ematen dizkien zerbitzuak honako balio-proposamen hauen inguruan egituratzen dira: sektorearen dinamizazioa, teknologia, nazioartekotzea, talentua, iraunkortasuna, zaintza estrategikoa eta sektorearen posizionamendua.