ONDOAN
Instalazioak, Energia eta Ingurumena
ONDOAN S. Coop. 1982an sortu zen, urak tratatzeko eta arazteko instalazioak diseinatu eta gauzatzeko, eta, handik gutxira, industriarako eta zerbitzuetarako instalazio orokorrak egiteko. 40 urte baino gehiagoko historian zehar, gure jarduerak ugaritzen eta dibertsifikatzen joan gara, eta gaur egun zazpi sozietatek eta 400 pertsona inguruk osatutako enpresa-talde bat eratu dugu, bost jarduera-eremu handitan lan egiten duguna:
- Instalazioen Ingeniaritza. Aholkularitza- eta ingeniaritza-zerbitzuak, obrak gauzatzea eta giltza eskura duten konponbideak honako instalazio hauetan: klimatizazioa, suteen aurkako babesa, hozte industriala, fluido-sareak, behe-tentsioa, telekomunikazioak, etab.
- Ingurumena eta Laneko Segurtasuna. Aholkularitzako eta ingeniaritzako zerbitzu teknikoak, Lurzoru Kutsatuen eta Espazio Degradatuen Azterketa eta Erremediatze, Segurtasun eta Autobabes, Ingurumen Azterketa, Ingurumen Zaintza eta Aholkularitza proiektuak garatuz (Kudeaketa Sistemak, Lege Aholkularitza, Karbono Aztarna, etab.)
- Mantentze-lanak eta zerbitzuak: instalazio elektromekanikoen mantentze-lanetako eta laguntza teknikoko zerbitzuak eta eraikinen mantentze-lan integralak.
- Barneko Ingurumen Kalitatea: Giro Kontrolatuen Diseinua eta Kudeaketa, Aireztapen eta Aire Girotuko Sistemen Garbiketa, Higienizazioa eta Desinfekzioa
- Energia: Energia Aholkularitzako eta Energia Berriztagarrien Diseinu eta Instalazioko Zerbitzuak
ONDOAN Mondragon Korporazioaren parte da, eta, beraz, enpresa-eredu bat aplikatzen dugu. Eredu horretan, hainbat balio lehenesten dira, hala nola talde-lana, konpromisoa, ekimena, kalitatea eta bezeroarentzako zerbitzua, hurbiltasunean eta konfiantzan oinarritua. Hori guztia lidergo-bokazioarekin eta kode etiko zorrotzarekin parte hartzen dugun proiektu guztietan.
Gure egoitza nagusia Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan dago, Zamudion, eta bulegoak ditugu Euskadin (Arrasaten, Donostian, Gernikan eta Gasteizen), Bartzelonan, Kantabrian, Madrilgo Erkidegoan, Balear Uharteetan eta Kanarietan. Era berean, Egipton, Mexikon eta Marokon proiektuak garatzeko sozietate filialak ditugu.