Información - La Escuela: El Saltillo - Memoria de Actividades 2020

Ihardueren Memoria 2020

Sarrera

2020. urtea COVID19 pandemiak markaturako urtea izan da. Jarduera gehienak bezala. 2020ko martxotik aurrera,  "Saltillo" ontziko praktikak eten egiten dira. Momentu horretan, "Saltillo" mesana masta berritzear zegoen. Geldialdi orokorra zela eta, masta eraikitzeko lanak atzeratu egiten dira.

Urrian, azkenez, mesana masta berritzeko lanak amaitzen dira. Behin, mesana masta bere lekuan jarrita, aparailu eta maniobra guztia jartzen da, itsasontzia berriro nabegatzeko prest utziz.

Abenduaren 2an, orratza magnetikoaren konpentsazioa egiten da eta urte amaieran dagokion ikuskapenak gainditzen dira itsasontziaren bidalketa lortu ahal izateko.

Egindako bidaiak

Pandemiaren eragina dela eta, ikastaro honetan ez da bidaiarik ez praktikarik egiten.

Sortutako gastuak

2020an, bidaiarik egin ez denez, urte arrunt baten erabilitako aurrekontuarekin erosi ezin izango ziren ekipoetan inbertitzeko erabili da aurtengo aurrekontua. 

Horrela, urteroko gastu finkoak eta mesanazko masta berria eraiki eta instalatzeak sortu dituen gastuak ordaintzeaz gain, ekipamendu hauek jarri dira:

- Erabilera profesionaleko ECDIS nabigazio eletronikoko ekipo berri bat; hartara, ikasleek merkantzi-ontzi batean aurkituko duten ekipo bera ezagutzeko aukera eukiko dute.

- Ainguraren errotarientzako tentsio-erreguladorea. Ainguraren errotariari esfortzurik ez egiteko eta sorgailuari matxurak saihesteko, tentsio-erreguladore bat jartzen da, abioa eta geldialdia modu leunean egiteko.

Informazio osagarria