Información - La Escuela: Gestión de la Calidad - Reconocimientos Externos

Kalitatearen Kudeaketaren kanpoko aintzatespenak

Irakaskuntza-lanek eta Unibertsitatean ezagutza sortzekoek giza baliabide eta baliabide material gehiago behar dituzte, gero eta ingurune zorrotzagoan. Gizarteak emaitza hobeak espero ditu bideratzen dituen baliabideekin, eta, horregatik, gero eta kalitate-estandar handiagoa eskatzen du irakaskuntza-eskaintzan, ikasleen nahiak, enpresen beharrak eta gizartearen itxaropenak ase ahal izateko etengabe aldatzen ari den merkatu baten esparruan.

Helburu horrekin, Bilboko Ingeniaritza Eskolak kudeaketaren bikaintasunaren printzipioetan oinarritutako Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema ezarri eta garatzen dihardu.

Data horretatik aurrera, hainbat jarduera egin dira (hobekuntza-taldeak, kudeaketa-prozesuen diseinua, adierazleak ezartzea), eta, horien ondorioz, kanpo-azterketak egin dira.

  • ISO 9001 ziurtagiria: Enpresetan curriculumetik kanpoko praktikak kudeatzeko eta nazioarteko harremanen arloan ikasleak trukatzeko zerbitzua eman izanaren ziurtagiria (2003-2024).
  • ISO 9001 ziurtagiria: Nautika eta Itsas Garraioko Graduko, Itsasketako Graduko, Nautika eta Itsas Garraioko Unibertsitate Masterreko eta Itsasketa Unibertsitate Masterreko titulazio akademiko ofizialetako prestakuntza eta ebaluazio ziurtagiria (2003-2024).
  • EUR-ACE Masterra zigilua (Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra, 2019-2025).
  • EUR-ACE Masterra zigilua (Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra, 2019-2025).
  • EUR-ACE Bachelor zigilua (Marine Degree, BEng, 2017-2022).
  • IMarEST ziurtagiria (Institute of Marine Engineering, Science and Technology): Itsasketako Graduko titulazioaren ebaluazio positiboa (2017-2027).
  • Ekoscan ziurtagiria (Ihobe, 2011-2022).
  • AUDIT diseinuaren ziurtagiria (Unibasq, 2019).
  • Docentiaz instituzionala: Bilboko Ingeniaritza Eskolari aitortza, Docentiaz programan izandako bultzadagatik, laguntzagatik eta lortutako emaitzengatik (UPV/EHU, 2019).
  • Organizazioaren karbono aztarnaren adierazlea ezartzea (2015), Bilboko Energia Jasangarrirako Ekintza Plana 2020 delakoaren ondorioz (Bilboko Udalak 2016ko martxoaren 14an egindako aitorpena).
  • Eusko Jaurlaritzak emandako zilarrezko Q saria, EFQM ereduan (2008) 400 puntutik gorako puntuazioa lortzeagatik.

Ziurtagiriak

Artículo Destacado - La Escuela: Gestión de la calidad - Certificados de Calidad - EUR-ACE

Artículo Destacado - La Escuela: Gestión de la calidad - Certificados de Calidad - Ekoscan+

Artículo Destacado - La Escuela: Gestión de la calidad - Certificados de Calidad - IMarEST

Artículo Destacado - La Escuela: Gestión de la calidad - Certificados de Calidad - Huella de Carbono

Artículo Destacado - La Escuela: Gestión de la calidad - Certificados de Calidad - Adok - ISO 9001

Artículo Destacado - La Escuela: Gestión de la calidad - Certificados de Calidad - Q de Plata