Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra
2024/25 Ikasturtea
Kanpoko praktiken ebaluazioa
MALaren matrikula egiteko eta haren defentsa eskatzeko, kreditu guztiak gainditu behar dira, baita “Kanpoko Praktikak” delakoari dagozkion 9 kredituak ere.
1.- Betebeharrak:
- Irakasgaian matrikulatuta egotea.
- Ezinbestekoa da behar dagoen formularioaren bitartez, hiru aukeretako batengatik soilik eta nahiz eta dokumentaziorik aurkeztu ez behar, egitea.
2.- Ebaluazio eskaerak aurkezteko epeak:
- 1. epea: urtarrilaren 24tik 28ra
- 2. epea: maiatzaren 1etik 5era
- 3. epea: uztailaren 10tik 14ra
3.- Dokumentazioa (eskaera egiteko ezarritako epe berean)
- “Hezkuntza lankidetza edo lankidetza Eskolako sailetan” aukera:
Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar. Hala ere, gomendatzen dugu enpresa edo saileko instruktorean aldetik txostena prestatuta dagoela egiaztatzeko (nahiz eta praktika bukatuta ez egon). - “Mugikortasun-programak: lauhileko bat atzerrian” aukera:
Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar.
Oharra: Irakasgai hau sinatuta dagoen mugikortasun akordio akademikoan barne egon ezkero, irakasgaiaren ebaluazio eskaera ez dozu egin behar. Irakasgaien ebaluazioa gainerako irakasgaien ebaluazio prozesu bera jarraituko du. - “Atzerriko hizkuntzak: ingelesa, frantsesa edo alemana” aukera
Egiaztatzen duen dokumentua (dagokion hizkuntzen tituluaren fotokopia erkatua edo fotokopia eta jatorrizkoa erkatzeko), Eskolako Idazkaritzan (I Eraikina-2.solairua).
4.- Eskaera egiteko, Inprimakia bete ezazu