Mintegia
Beckhoff Teknologiak: TwinCAT 3 + EtherCAT
Data
2016/04/27 2016/04/27, 18:30 - 18:30
Beckhoff erantzuna automatizazio industrialen aplikazioetarako teknologia aurreratuetan oinarritua:
- TwinCAT 3: kontrol-aplikazioak garatzeko eta exekutatzeko software honek IEC61131-3 programazio-lengoaiak integratzen ditu, horrez gain objektuei zuzenduriko programazioa onartzen du eta bestelako lengoaietan (C/C++ edo Matlab®/Simulink®) idatziriko programak jaso eta exekuta ditzake denbora errealean. Guzti hori Microsoft Visual Studio programazio-ingurunea erabiliz.
- EtherCAT: Beckhoff-ek garatutako denbora errealeko Ethernet eremubusa da, sinkronian eta era deterministikoan konexio anitzak onartzen dituena: sarrera eta irteera digitalak zein analogikoak, servodriver desberdinak eta kontrol periferiaren gainerako gailuak.
Lekua:
Hitzaldien Aretoa – Bilboko Ingeniaritza Eskola