Informazio orokorra
Curriculumeko praktika horiek bakarrik dira Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Graduan ibilbide DUALa egiteko hautatuak izan diren ikasleentzat.
Enpresako praktikak irakasgaia, 18 ECTS (curriculum praktikak), gradu honetako dualeko ibilbidean beste inon ez da egiten. Ibilbide duala zer enpresatan egiten den, bada bertan egiten dira, 4. ikastaroko irailetik maiatzera, 450 ordu guztira, 3 ordu egunean.
Praktiken edukia irakasgaiari dagokion prestakuntza proiektuan deskribatuko da eta ikaslearen prestakuntza dualerako enpresarekin sinatutako hitzarmenari lotuta dago.
ARAUTEGIA
UPV/EHUko ikasleek ibilbide dualetan egiten dituzten kanpoko praktikak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko gradu eta masterretan prestakuntza dualeko programak garatzeko behar diren lankidetza hitzarmenen Arautegiak arautzen ditu (2020ko ekainaren 8ko EHAAn argitaratua, 111. zk.), bai eta Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Arautegiak ere, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearen erabakiaren arabera (2019ko abuztuaren 24ko EHAAn argitaratua, 147. zenbakian).