Irakasleentzako Informazioa
Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoak Arautzen dituen Arautegiarekin bat etorriz, tutore esaten zaio erakunde laguntzaile batean kanpoko praktika akademikoak egiten dituen ikasleari jarraipena egiten dion eta laguntzen dion UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileari. Praktiketan ari den ikasleak tutore bat izan behar du esleituta.
Prozedura
1. Ikasleak berak aukeratzen du libreki tutorea zein izango den, eta hura ados dagoela jaso beharko du, dagokion emaila bidalita.
Praktika bat esleitzen zaion ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du; mezu horrek pdf bat izango du erantsita, praktikari buruzko datuekin.
Praktika horien tutore izango den eskolako irakasleak mezu bat bidali behar du empresa.eib@ehu.eus helbidera, datu hauek sartuta: tutorizatu beharreko ikaslearen datuak, irakaslearen izen-abizenak eta bere saila. Prozesu hau ezinbestekoa da hitzarmena izapidetzeko.
2. Praktika esleitu ondoren, tutoreak GAUReko jakinarazpen bat jasoko du eta, aipatutako Arautegiarekin bat etorriz, inplizituki bere gain hartuko ditu eginkizun hauek:
a) Prestakuntza proiektua normal gauzatzen dela zaintzea, praktikak egiteko ordutegia eta ikaslearen akademia, prestakuntza, ordezkaritza eta partaidetza betebeharrak bateragarriak direla bermatuz.
b) Praktiken jarraipen eraginkor bat egitea. Horretarako, enpresako edo erakunde laguntzaileko begiralearekin koordinatu beharko da, eta, hala badagokio, jarraipen txostenak ikusi.
- Derrigorrezko tutoriak bete (Gaurren sartu)
c) Prestakuntza proiektuan aldaketak egiteko baimena ematea.
d) Isilpekotasuna gordetzea tutore gisa bere jardueraren ondorioz jakiten duen edozein informaziori dagokionez.
e) Gertatzen diren gorabeheren berri ematea Eskolako Praktiken Programaren arduradunari.
f) Behar diren laguntza baliabideak daudela ikuskatzea eta, hala badagokio, eskatzea, ziurtatzeko desgaitasunen bat duten ikasleek aukera berdintasunean egin ditzaketela beren praktikak, bereizkeriarik egin gabe eta irisgarritasun unibertsalaren printzipioaren arabera.
g) Egindako praktikak ebaluatzea, begiralearen txostenean eta ikaslearen txostenean eta memorian oinarrituta.
- Praktika amaitzen denean (abisu bat jasotzen da GAUR plataforman) balorazioaren amaierako txostena betetzea, GAURen bitartez.
Aitorpen akademikoa
Praktika amaitu eta balorazioaren amaierako txostena betetzen denean, GAUR plataformaren bitartez (aurreko atala), tutoreak zuzenean aitortu gisa ikusiko du jarduera hau, bi ikasturte igarotzen direnean.
Beharrezkoa bada dagokion ziurtagiria (ordu eta tutore kopuru osoa), hori ere GAURen bitartez eskatu daiteke, Ziurtagiria eskatu-n klik eginez (ez sortu). Eskaera Enpresarekiko Harremanetarako Idazkaritzara iritsiko da, eta behar bezala sinatuta itzuliko dio, honako baldintzak betetzen badira:
- Praktikaren jarraipena egin bada (Tutoretzak eginda)
- Hiru txostenak bete badira (Ikaslearena, Instruktorearena, tutorearena)
Irakasleak pertsona eta praktika bakoitzaren xehetasunak jasotzen dituen ziurtagiri bat behar izanez gero, praktiketako bakoitzera sartu beharko du, dokumentua inprimatu eta Enpresarekiko Harremanetarako Idazkaritzan aurkeztu, enpresaren sinadura lortzeko.