Mencion dual ingenieria_biomedica

Dual aipamena

Gehienezko plaza-kopurua: 5

  • Prestakuntza Dualari dagokion irakasgaiak
  • Prestakuntza Dualeko Aipamena sartzeko baldintzak
  • Prestakuntza Dualeko Aipamenerako hautagai izateko plazak eta hautaketa-prozesua
  • Aipamenari uko egitea
  • Arautegia

Gradu honen bidez Unibertsitate-Enpresa Prestakuntza Duala Aipamena lor dezakezu.

Ikaskuntza mota honek unibertsitatean jasotzen den prestakuntza tradizionala eta enpresan egindako egonaldietan jasotako prestakuntza konbinatzen ditu.

Enpresetan egindako egonaldiak ordaindu egingo dira, eta kontratu bat egingo da enpresaren eta ikaslearen artean.

Prestakuntza Dualari dagokion irakasgaiak

Prestakuntza Dualaren Ibilbidea: Unibertsitatea-Enpresa (60 kreditu) graduko hirugarren graduaren mailako bigarren lauhilekoan eta laugarren mailako bi lauhilekoetan egiten da.

Formatu dualaren irakasgaiak: “Prestakuntza Dualaren Ibilbidea: Unibertsitatea-Enpresa”

Hirugarren maila
    Bigarren lauhilekoa
        27514 Introduction to Internship
        28164 Internship I

Laugarren maila
    Lehenengo lauhilekoa
        28392 Internship II
    Bigarren lauhilekoa
        28393 Internship III
        28402 Bachelor’s Thesis

Prestakuntza Dualeko Aipamena sartzeko baldintzak

Prestakuntza Duala egin ahal izateko, ondorengo baldintzak bete behar dira

  1. Hirugarren mailan gainditu gabeko irakasgai guztietan matrikulatzea.
  2. 1. eta 2. mailako gainditu gabeko irakasgairik ez izatea.

Prestakuntza Dualeko Aipamenerako hautagai izateko plazak eta hautaketa-prozesua

Prestakuntza Dualari dagokion irakasgaietan gehienez 5 ikasle egon ahal izango dira.

Eskaera egiteko epea irailean irekiko da.

Eskaera epearen irekiera, eta baita behar den dokumentazioa, Gradu honetako ikaslegoari e-posta bitartez bidaliko da.

Eskaera egin duten ikasleen artean, ondoren adierazten den hautaketa-prozesua jarraituko da:

  1. Ikasleen ordenazioa, espedientea eta aukeratutako enpresaren arabera. 
  2. Ikasleen aukeraketa enpresen aldetik.
  3. Ikasleak enpresei esleitzea

Behin-betiko esleipena esleipena alderdi guztiak ados badaude bakarrik egingo da (enpresa eta ikaslea).

Aipamenari uko egitea

Ikaslea Prestakuntza Dualari dagokion aipamena utzi eta ibilbide tradizionalera itzuli ahal izango da, betiere Aipamenari lotutako kredituen erdia baino gehiago gainditu ez badu.

Arautegia

ERABAKIA, 2020ko apirilaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gradu eta masterretan prestakuntza dualeko programak garatzeko behar diren lankidetza hitzarmenen arautegia onartzeko dena.