BILBAO PORT- PUERTO DE BILBAO
Logistika eta garraioa
Deskribapen
BILBAO merkataritza-, logistika- eta industria-portua da, Atlantikoko korridoreko gune intermodal eta logistiko nagusietakoa, eta Amerika eta Europako iparraldearen arteko trafikoa sartzeko atea.
Bilboko Portuko jarduerak gizarte osoarentzat aberastasuna sortzen laguntzen du, ekonomia bultzatzen du, enpresei nazioartekotzen laguntzen die eta kalitateko enplegua sortzen du.
Bilboko Portuko komunitateak Euskadiko BPGren % 8 eta Bizkaikoaren % 17 ematen du; 58.000 lanpostu mantentzen ditu, eta Bizkaiko hamar enplegutatik bat sortzen laguntzen du.