2025-26 Ikasurterako Arauak
Akordio akademikoa
Mugikortasun bat egitea, akordio dagoen atzerriko unibertsitate batean irakasgai batzuk ikasten datza, eta gero Eskolako beste batzuk baliozkotzen dira. Zure mugikortasunarekin baliozkotu ahal dituzun Eskolako irakasgaiei buruz pentsatzean, har ezazu kontuan izan behar direla:
Graduetako ikasleak:
- 4. kurtsoko lehen lauhilabeteko irakasgaiak + urteko irakasgaiak
- 4. kurtsoko bigarren lauhilabeteko irakasgaiak
- 3. kurtsoko irakasgai bat (1), norako programak Eskolakoa guztiz betetzen badu, bakarrik
Masterretako ikasleak:
- 2. kurtsoko irakasgaiak
- 1. kurtsoko irakasgai bat (1), norako programak Eskolakoa guztiz betetzen badu, bakarrik
Nazioarteko mugikortasuna eskatzeko baldintzak
Eskaera egitean, norakoen zure titulazioarekiko afinitateaz gain, hurrengo baldintzak hauek ere kontuan hartu behar dituzu:
- Nazioarteko Harremanen arloko Zuzendariordetzaren webgunean adierazten den moduan, derrigorrezkoa da epe barruan hurrengo dokumentuak ematea:
- Baldintza-onarpena
- Eskaera betea
- Datu pertsonalen tratatzeko baimena
- Akademi-akordioaren proposamena, eskatutako lehen hiru norakoentzat, aldez aurreko oniritziarekin
Dokumentu hauek ematen ez diren ikasleek ez edute selekzio-prozesuan jarraituko.
- Akademi-akordioaren proposamena aurkeztea derrigorrezkoa da, eskatutako lehen hiru norakoentzat. Proposamenek, ikasleak Eskolan ikasten duen espezialitatearekin lotuta egon behar dute, norako eta Eskolako kreditu-kopuruak baliokideak izan behar dira, eta ikaslearen hizkuntza-mailak norakoak eskatutakoa bete behar du. Gainera, proposamenean adierazitako UPV/EHUko irakasgaiek Eskolako arautegiari jarraitu behar die. Halaber, norakoan egiteko irakasgai hautatuak hitzarmenak sinatuta dauden norako unibertsitateko zentru/departamentuetan emango dira.
- Eskaera egitean, Graduetako ikasleek 1. eta 2. kurtsoetako 102 kreditu izango dituzte gaindituta gutxienez.
- Norakora irten baino lehen, Graduetako ikasleek lehen kurtso osoa gainditua izan behar dute nahitaez. Horrez gain, bi baldintza hauetako bat bete behar izango dute:
- 2. kurtso osoa gainditua izatea.
- 2. kurtsoko irakasgai bat eta 3. kurtsoko irakasgai bat egiteke izatea gehienez.
- Masterretako mugikortasuna, 90 eta 120 kredituko Masterrentzat da soilik.
- Norakora irten baino lehen, Masterretako ikasleek Gradu osoa gaindituta izan behar dute.
- Prestakuntza-osagarriak ikasten ari diren Masterretako Ikasleek gaindituta izan behar izango dituzte osagarri horien kreditu guztiak norakora irten baino lehen. Bestela, uko egin behar izango diote esleitutako mugikortasunari.
- Graduetako ikasleen Konpromiso Akademikoak (Learning Agreement) 4. kurtsoko irakasgiak izango ditu soilik. Salbuespen gisa, 3. kurtsoko irakasgai bat sartu ahal izango da; horretarako, hurrengo baldintzak bete behar izango dira:
- Norako irakasgaiak eta Eskolakoak kreditu-kopurua baliokidea izango dute.
- Norako irakasgaiak, Eskolako irakasgaiaren temario osoa bete behari izango du.
- Akordio Akademikoaren (Learning Agreement) proposamena aurkeztean, eskatzaileak norakoan ikasteko irakasgaiaren proposamena aurkeztu behar izango du ere, Eskolako Nazioarteko Harremanen arloko Zuzendariordetzaren webgunean eskura izango duen eredua betez.
- Masterretako ikasleen Konpromiso Akademikoak (Learning Agreement) 2. kurtsoko irakasgiak izango ditu soilik. Salbuespen gisa, 1. kurtsoko irakasgai bat sartu ahal izango da; horretarako, hurrengo baldintzak bete behar izango dira:
- Norako irakasgaiak eta Eskolakoak kreditu-kopurua baliokidea izango dute.
- Norako irakasgaiak, Eskolako irakasgaiaren temario osoa bete behari izango du.
- Akordio Akademikoaren (Learning Agreement) proposamena aurkeztean, eskatzaileak norakoan ikasteko irakasgaiaren proposamena aurkeztu behar izango du ere, Eskolako Nazioarteko Harremanen arloko Zuzendariordetzaren webgunean eskura izango duen eredua betez
- Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Graduko, Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Graduko, Nautika eta Itsas Garraioko Graduko eta Itsasketako Graduko ikasleek lehen lauhilebetean bakarrik egin ahal izango dute mugikortasuna. (*) USA, Erresuma Batu edo India norakoen kasuan, mugikortasuna lauhilabete baterako edo kurtso osorako izan ahal izango da.
- Gradu bateko modalitate duala ikasten duten ikasleek ezin dute mugikortasunik egin.
- Eskolan titulazio bikoitza ikasten ari diren ikasleek ezin izango dute egin titulazio bikoitza mugikortasunean.
- Haien espezialitatea gutxienez azken hiru urteetan zehar erregulartasunez eman ez den Masterretako ikasleek mugikortasuna eskatu ahal izango dute, bigarren kurtsoko 2. lauhilabetean norakora joateko, baina Master Amaierako Lana soilik sartu ahal izango dute Akordio Akademikoan (Learning Agreement-en).
- Selekzio-prozeduran hartutako puntuazioa (Eskolako selekzio-baldintza zehatzei jarraituz) 20tik 7 puntukoa izan behar da gutxienez.
Hautatzeko irizpideak
Destinoak puntuazioaren arabera esleitzen dira. Eskaerak puntuatzeko, hainbat irizpide hartzen dira kontuan:
- Espedientea: 10 puntu, gehienez
- Atzerriko hizkuntzen titulu ofizialak: gehienez 3 puntu (bi puntu lortuko dira C1 edo C2 maila batengatik, puntu bat B2 maila batengatik eta puntu erdi B1 maila batengatik)
- Eskolaren Buddy Programa: gehienez 4 puntu (lauhileko bat gehienez)
- Eskolako Nazioarteko Harremanetarako Zuzendariordetzarekin lankidetzan aritzea (lankidetza-taldea, Zuzendariordetzak antolatutako beste jarduera batzuk): 4 puntu, gehienez.
- Eskolarekin lankidetzan aritzeko beste jarduera batzuk (ate irekien jardunaldiak, harrera-jardunaldia, gelako ordezkariordea, proiektuak...): 3 puntu, gehienez.
Irizpide horiei helmugako unibertsitateek markatutakoak gehitu beharko zaizkie. Unibertsitate horiek ezarritako baldintzak betetzen ez badira, puntuazioa ez da kontuan hartuko destino horietarako.
Nahitaezko dokumentazioa
Ez ahaztu nahitaezkoa dela web-orriko ESKAERA atalean adierazitako dokumentuak dagozkien jarraibideen arabera eta ezarritako epeen barruan aurkeztea.
1. Fasean parte hartzeko:
- Baldintzak onartzea
- Eskaera beteta
- Erabaki-proposamena, eskatutako lehenengo hiru destinoetarako
- Motibazio-gutuna
- Jatorrizko espedientea (UPV/EHUtik kanpo aztertu bada)
- Hizkuntza-tituluak edo zinpeko aitorpena
- Parte-hartzearen frogagiriak (Eskolarekin egindako lankidetza-jarduerengatik puntuak lortu nahi badira)
- Datu pertsonalak tratatzeko baimena
Eskaera GAURen egin ondoren (destino guztietarako, lehen fasekoak barne):
- Baldintzak onartzea
- Eskaera beteta
- Erabaki-proposamena, eskatutako lehenengo hiru destinoetarako
- Jatorrizko espedientea (UPV/EHUtik kanpo aztertu bada)
- Hizkuntza-tituluak edo zinpeko aitorpena
- Parte-hartzearen frogagiriak (Eskolarekin egindako lankidetza-jarduerengatik puntuak lortu nahi badira)
- Datu pertsonalak tratatzeko baimena
OSO GARRANTZITSUA: Ez baduzu dokumentazio hori ezarritako moduan eta epeetan aurkezten, zure eskaera ez da kontuan hartuko.
Urrutiko azterketak
Mugikortasuna egiten duten ikasleek urrutiko azterketak egiteko aukera izango dute, betiere baldintza hauek betetzen badira:
- Mugikortasuna egiten ari diren ikasturtean titulazioa amaitzeko moduan egon behar dute, hau da, Eskolako matrikulan titulazioa amaitzeko falta zaizkien irakasgai guztiak sartuta egon behar dira.
- Ezinbestekoa da Eskolako irakasgaiko irakasleek oniritzia ematea.
- Bilboko Ingeniaritza Eskolako Nazioarteko Harremanetarako Zuzendariordetzak ezarritako epeen barruan egin behar du eskaera, eta Zuzendariordetzak ezarritako prozedurari jarraitu behar dio.
- Destinoko unibertsitateko irakasle batek arduratu behar du dagokion kudeaketaz eta azterketa deialdi ofizialaren egunean eta orduan zaintzeaz
Ikasgaiak baliozkotzea
Eskolako irakasgaiak destinoan gainditutako ikasgaien batez besteko haztatuarekin kalifikatuko dira, honako hauetan lortutako emaitzak kontuan hartu gabe:
- Hizkuntzen irakasgaiak
- Irakasgai esekiak
- "Ohorezko Matrikula" Eskolan nota baliokidea lortu duten irakasgaiak
- GAL/MAL
Salbuespen hauek daude:
- "Kanpoko praktikak" masterreko irakasgaia zuzenean baliozkotzen da mugikortasuna egiteagatik, baldin eta Learning Agreement delakoan egiten bada, irakasgai horri dagokion kalifikazio-araudiari jarraituz.
- Destinoan irakasgairen bat bertan behera uzten bada, Eskolako irakasgaia edo irakasgaiak gutxiegi gisa agertuko dira.
- Destinoan Ministerioaren taulen arabera "Ohorezko Matrikula" ren baliokidea den nota lortzen bada, Eskolako irakasgaiak "Ohorezko Matrikula" rekin kalifikatuko dira.
GAL/MALaren nota helmugan egindako lanaren nota izango da.
Irakasgaien baliozkotzeak unibertsitate partner-ek bidalitako Transcript of Records-en jasotako noten baliokidetasun-taulen arabera egingo dira. TRak noten baliokidetasun-taula jasotzen ez badu, Unibertsitate Ministerioak argitaratutako taulen ara