XXVI. PSIKODIDAKTIKA JARDUNALDIAK
Psikodidaktika Jardunaldiak
Irakasle Ikasketen titulazioak ematen dituzten UPV/EHUko hiru ikastegiek eta Psikodidaktika Masterrak lankidetza hitzarmen bat egin dute, erakundeotan lantzen ari diren hezkuntza arloko ikerketa zabaltzeko helburuz, eta hitzarmen horren harira antolatu dituzte jardunaldi hauek.
Jardunaldien eguna
Azaroak 19: Bilboko Hezkuntza Fakultatea (Leioa).
Komunikazioaren izenburua eta egileak bidaltzeko azken eguna: 2019ko urriaren 11a
Komunikazioen testu osoa bidaltzeko azken eguna: 2019ko urriaren 31a
Testuaren luzera: 15 eta 20 orrialde artean.
Idazteko arauak
Testua idazteko arauak zein diren jakiteko, eredu gisa har daitezke Psikodidaktika Aldizkariak planteaturikoak (https://www.ehu.eus/revista-psicodidactica)
Testua eta izenburua helbide honetara bidali behar dira: mertxe.marin@ehu.eus
Komunikazioak CD formatuan argitaratuko dira.