Info_mugikortasuna-buddy-bhf-feb-irakasleak

Irakasleak

Programa:

Ongi Etorri Bisitariak

Gaur egun, Bilboko Hezkuntza Fakultateak nazioarteko unibertsitateetako profesionalen bisita jasotzen du urtero (irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, ikertzaileak).

Profesional horien helburua da gure unibertsitate-sistema ezagutzea eta lankidetza-aliantzak sortzea hainbat arlotan egin daitezkeen proiektu edo ikerketetarako. Testuinguru horretatik abiatuta, Ongi etorri Bisitariak programa nazioarteko lan-sareak bultzatzeko helburuarekin sortu zen.

Programa horren bidez, irakasleek, administrazioko eta zerbitzuetako langileek eta ikertzaileek beste unibertsitate batzuetan ematen diren lan egiteko moduak ezagutu ahal izango dituzte.

Gainera, aukera ezin hobea da hainbat hizkuntza praktikatzeko, harreman berriak sortzeko eta kultura eta bizimodu berriei buruz ikasteko.

Fakultateko Bisitari Ongietorriak programan parte hartzea guztiz borondatezkoa da.

Ikasturte amaieran, lankidetza hori ebaluatzeko galdetegi bat bidaliko zaie bai Fakultateko profesionalei bai bisitari profesionalei, eta Fakultateko profesionalaren lana ziurtatuko da.

Anima zaitez parte hartzera!