Info_Informzaio-akademikoa_Ikerkuntza_kongresuak-eta-jardunaldiak

JolasBIDE II Mintegia. Aniztasuna, berdintasuna eta ikaskuntza / II Seminario Internacional jolasBIDE. Diversidad educativa, la equidad y el aprendizaje.

2019.eko otsailaren 27an, Bilboko Hezkuntza Fakultatean

Mintegia dohainik izango da, Bilboko Fakultate Hezkuntza eta Haziz Hazi sareak antolatua da, eta irakaskuntza eraldatzeko lan egiten duten proiektu ezberdinek parte hartuko dute.

JolasBIDE Mintegiaren helburua da ikaskuntza joera eta proiektu ezberdin eta metodologia berrien inguruko ikuspegiak eskeintzea. Eta, era berean, jolasaren balorea aldarrikatzea irakaskuntzako etapa guztietan.

Mintegi honetan parte hartuko dute Andrea Giráldez-ek, University of East London-eko Master of Applied Coaching Psychology and Coaching Psychology  Senior Lecturer, eta lekuko proiektu berritzaileetako ordezkariek:  Zizurkileko eskola publikoak (100 Lengoaia, 100 esperientzia); Berrizeko Umerri Eskola Aktiboak; Zierbena-Gueñeseko OSOTU proiektuak; baso eskolaren inguruko bi esperientzia: Ozaetako PlistiPlasta eta Donostiako Amaraberri eskola publikoak; Laukiz-en dauden hiru esperientzia ezberdin:  Laukiz-eko eskola publikoa, eta Laboragunea eta Barraskilo ikaskuntza esparruak, bakoitza bere garapen etapa eta eredu ezberdinarekin. Ihardunaldiaren zehar debaterako momentuak ere eskeiniko dira.