Irakasleak. Gradu Amaierako Lana
GRAL egutegia
Informazio saioak eta Formakuntza
Nola esleituko zaizkio ikasleak irakasleari?
Bi bide daude GRAL esleipenak egiteko:
-
Ikasleak, aurretik irakasle batekin adostu duen proposamen bat egin dezake GAURen - Prozedura (pdf, 538 Kb) Irakasleek onartu edo ezetsi egingo du prozedura jarraituz - Nola berrikusi ikasleek egindako proposamenak (PDF, 400 KB). Ondoren, uztailetik aurrera, onartutako gaien esleipen formala egingo da dekanotzatik GAURen.
Ikasleak proposamenak egiteko epea: 2025/26 ikasturtean GRALA prestatzeko, 2025eko martxoaren 10etik 14ra. -
Ikasleak fakultateak GAURen publikatzen duen eskaintzatik aukeratu dezake. irakasleari mezua iritsiko zaio uztailean, matrikula garaian. Irailean eta urrian esleipen bereziak egiten dira.
Behin esleipenak eginda, non ikus daitezke irakasleak zuzendu beharko dituen GRALAk? GAUR/GRALA/LANEN-PROIEKTUEN ZUZENDARITZA KOZUZENDARITZA atalean
Nola grabatu behar da hurrengo ikasturteko GRAL eskaintza?
- Irakasleak grabatu behar ditu bere GRAL gaiak, sailari onartu zaion eskaintza kontuan hartuta.
- Ikasleekin adostutako lanak ez dira grabatu behar.
- 2025-26 ikasturteko eskaintza grabatzeko epea: 2025/05/12 – 2025/05/20
- Nola?
- Sailek eskeinitako gaiak 2024-25 (pdf, 3 MB)
Tutoretzak
- Honako tutoretza (pdf, 82 KB) epeak proposatzen dira baina irakasle bakoitzak lanaren ezaugarrira eta testuingurua egokituko du.
Esleitutako GRAL gaiari uko
Esleipena egin zenetik ikasturte bat igaro ondoren, irakasleek uko egin ahal izango diote ikasle baten tutoretzari 2025eko irailaren 9tik 13ra, mirenigone.yaldebere@ehu.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
GRAL Modalitateak eta Txantiloia
Ikasleak oinarrizko txantiloia erabiliko du GRALA idazteko baina modalitatearen arabera, egitura desberdina izango du bere lanak.
Horrez gain GRAL GUZTIETAN DERRIGORREZKOA izango da eranskin gisa profesionaltasun etikoko betekizun guztiak errespetatu direla adierazten duen ondorengo dokumentua sinatuta gehitzea:
Defentsa eskaera berrikusi GAURen
Ikasleak defensa eskatu ondoren berrikusten da, beti ere epemuga baino lehen:
- 2025eko Otsaileko deialdirako: otsailak 12
- 2025eko Ekaineko deialdirako: ekainak 2
- 2025eko Iraileko deialdirako: irailak 16
Zertan datza defentsa berrikustea (pdf, 539 KB)?
GAUR/GRAL/DEFENTSA ESKAERAK BERRIKUSI atalean ikaslearen defensa eskaera agertuko da. Ebaluazio txostena ondorengo herraminten bidez egingo da GRAL motaren arabera:
Tutorearen ebaluazio txostena (XLSX, 34 KB)
Herraminta beronen lanketarako papelean inprimatu nahi dutennetzat Hemen daude bertsio inprimigarriak: Ikerketa errubrika tutoreentzat (pdf, 965 KB) eta Berrikuntza eta eskuhartze errubrika tutoreentzat (pdf, 967 KB)
Lana ADDIn onartu
Lana onartuz irakasleak ziurtatuko du ikasleak igo duen dokumentua berak aztertutakoa dela.
Irakasleak lana onartuko du ikasleak lana ADDIra igo ondoren, beti ere epemuga baino lehen:
- 2025eko Otsaileko deialdirako: otsailak 14
- 2025eko Ekaineko deialdirako: ekainak 9
- 2025eko Iraileko deialdirako: irailak 23
Epaimahaikide lana
Defentsa deialdia baino astebete lehenago, epaimahaikideek:
- Dekanotzatik bidalitako e-posta jasoko dute. Bertan, erantsita bidaliko dira epaimahai bakoitzak ebaluatuko dituen ikasleen zerrenda, eta GRAL defentsetarako protokoloa (pdf, 205 KB).
- Protokoloan aipatutako hainbat dokumentu ere bidaliko dira:
- ebaluatzeko excell orria (xls, 35 KB) (zeinek ikerketarako edo eskuhartze eta berrikuntzarako ereduak dituen)
- laburpen fitxa (docx, 365 KB)
- ADDI baimena (pdf, 367 KB)
- hobetzeko txostena (docx, 364 KB).
Errubrika papelean izan nahi dutenentzat bertsio inprimigarrian ondorengo dokumentuetan aurki dezakezue: Ikerketa errubrika (pdf, 946 KB) eta Eskuhartze edo berrikuntza errubrika (pdf, 184 KB).
- Defentsa eskatuta duen ikasle bakoitzeko ADDIk bidalitako e-posta bat jasoko dute. Bertan ikaslearen lana jaisteko esteka topa dezake.
- Defentsa eskatuta duen ikasle bakoitzeko GAURek bidaltzen duen e-posta bat jasoko du. Bertan zuzendariaren txostena topa dezake.
GRALaren kalifikazioa GAUR bidez egiten da edozein irakasgairen modura.
GRALaren Araudia
Eskuliburuak eta inprimakiak
- Bilboko Hezkuntza Fakultateko Gida (pdf, 450 KB)
- Karrera Amaierako Proiektuak eta Gradu Amaierako Lanak gestionatzeko eskuliburua - Zuzendariaren/tutorearen profila (pdf, 195 KB)
- ITURRI AKADEMIKOAK ERABILTZEKO, AIPATZEKO ETA ERREFERENTZIATZEKO GIDA
Egileak: M. Carmen Encinas Reguero, Irene Balza Tardaguila, Argia Langarika Rocafort, Miriam Peña Zabala, Ana Urrutia Rasines eta Teresa Zamalloa Echevarria