Breadcrumb

Info_INTERDIS

INTERDIS: Hezkuntza Berriztatzeko Taldea Diziplinartekotasunean, arlo psiko-sozio-edukatiboan

Ikerketaren helburua

Ikasleen ikaskuntza hobetzea, metodologia aktiboetan oinarritutako prestakuntza-programak eta -jarduerak diseinatuz, ezarriz, ebaluatuz eta hedatuz, hainbat Graduetako irakasgaitan.

Hezkuntzarekin lotuta dagoen proiektu aktiboa

Gaur egun, hezkuntza-berrikuntzako proiektu bat garatzen ari da, unibertsitateko ikasleak diziplinarteko lan batean inplikatzea helburu duena, ikerketan oinarritutako ikaskuntzako (ABI) eta kasu-ikaskuntzako metodologien bidez. Horrela, maila eta ikastetxe desberdinetako ikasleak kasu erreal beraren azterketan inplikatzea lortu nahi da. Hala, diziplinarteko taldeak eratzen dira (Lehen Hezkuntzako, Gizarte Hezkuntzako eta Psikologiako Graduko ikasleek osatutakoak), kasuari esku hartzeko proposamen bat egin behar diotenak, profesionalen diziplinarteko talde bat balitz bezala. Gainera, kanpoko profesionalen laguntza dago (psikologoak, hezitzaileak, arrisku-egoeran dauden edo zailtasun larriak dituzten ikasleekin esku hartzen duten irakasleak), beren esperientzia eskaintzen dutenak eta ikasleekin elkarrekintzan dihardutenak kasuari buruzko hausnarketa bateratuan.

Lerrorekin lotuta dagoen taldea

Pertsonaren hezkuntza eta garapena: hezkuntza-profesionalen prestakuntza.
Hezkuntzako metodologia aktiboak: Ikerketan oinarritutako ikaskuntza (IOI) eta Kasu Azterlana

IP-ren izen-abizenak

Igone Aróstegui Barandica (Didaktika eta Eskola Antolakuntza, Bilboko Hezkunzta Fakultatea) igone.arostegui@ehu.eus

Taldekideak eta Sailak

Ana Arribillaga (Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia, Bilboko Hezkuntza Fakultatea)

Alaitz Aizpurua (Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia, Psikologiako Fakultatea)

Naiara Berasategui (Didaktika eta Eskola Antolakuntza, Bilboko Hezkunzta Fakultatea) Nagore Guerra (Hezkuntza Zientzia Saila, Bilboko Hezkunzta Fakultatea)

Joana Jauregizar Alboniga-Mayor (Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia, Bilboko Hezkuntza Fakultatea)

Iratxe Redondo (Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia, Bilboko Hezkuntza Fakultatea)