Info_Informacion-general_Secretaria_Pedir-titulo

TITULU ESKATZEA

Titulazioko irakasgai guztiak gainditu eta gero, ikasleak titulua eskatu ahal du GAUR aplikazioaren bidez edo ikastegiko idazkaritzan bertan eskaturik.

Beharrezko dokumentazioa:

  1. NANaren edo pasaportearen fotokopia (indarrean).
  2. Tasa salbuespena izanez gero, egoera hori egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztuko du.
  3. Ordaindu beharreko tasak ordaindu, banku txartelaz edo titulu eskaera egitean sortuko den abonu-agiriarekin.
  4. Dokumentazio hau GAUR plataformaren bidez kargatuko da.

Tramite hauen egin eta gero, TITULUAREN GORDEKINA posta elektronikoaren bidez iritsiko da.

22/2015 errege dekretuak ezarri bezala, gradu edo masterreko titulu ofizialarekin batera, unibertsitateek horrekin batera tituluaren gehigarri europarra (TGE) ere emango dute.

Tituluaren gehigarri europarraren lehendabiziko ematea dohainekoa izango da. Hortik gora eskabideetarako, ordaindu beharko da horretarako ezarritako tasa.

Nahiz eta derrigorrezkoa izan ez, titulazioa amaitzerakoan, OSO DA GOMENDAGARRIA, titulua eskatzeaz batera, AKADEMI ZIURTAGIRI PERTSONALA ESKATZEA.

Graduko Titulua interesdunak berak baino ezin du hartu. Beste inork hartu behar izanez gero, beste persona bati baimena eman ahal izango dio bere izenean jasotzeko.
Horretarako, honako hauek aurkeztu beharko ditu:              
          ·   Titulua jasotzeko baimena beteta eta sinatuta (eredua erantsi da).
          ·   Baimena ematen duen pertsonaren eta baimendutako pertsonaren NAN/pasaportearen kopia
Titulua jasotzeko baimena duen pertsonak, NANa edo pasaportea, baimena, eta identifikazio-agirien kopiak aurkeztu beharko ditu.

Info_Informacion-general_Secretaria-Solicitud_de_duplicado_de_titulo_universitario

Unibertsitateko tituluaren kopia eskatzea

Unibertsitateko tituluaren kopia eskatzea.
Tituluen kopiak kasu hauetan egingo dira:

  • Tituluaren edukiari eragiten dion balizko edozein aldaketa izaten bada (izen-abizenak aldatzea, tituludunaren herritartasuna aldatzea, etab.)
  • Galdu, birrindu edo hondatzen bada.

Eskabidea norberak bakarrik egin ahal izango du, edo bestela, eskatzailearen NANaren fotokopia eta behar bezala sinatutako baimena aurkeztu beharko duen ordezkariak.
Eskabidea egiteko prozedura.

a) Galtzen bada:

Fakultatearekin harremanetan jarri idazkaritzako e-mail honen bitartez bhf.idazkaritza@ehu.eus edo 946017511 telefonora deituz edo idazkaritzako telefono hauetara deituz 946017512 -7513 -7514
Kasu horretan jarraitu beharreko prozedura hau izango da:

  • EAOean argitaratzea (iragarkiaren kostua 100€ ingurukoa da). Iragarkia argitaratzen den unetik tituluaren kopia eskatu ahal izan arte, 30 lanegun igaro beharko dira.
  • Epea amaitu eta gero, tituluaren kopia eskatu beharko da idazkaritzan (tasa honen kostua 94€ inguru da) eta jasotzeko 4 eta 6 hilabete artean beharko dira.

b) Hondatzen bada

Hondatutako titulu originaletik geratzen dena ekarri eta idazkaritzan aurkeztu. Tasa honen kostua 94€ ingurukoa da.
Titulu bat galtzea, birrintzea, hondatzea edo akats materiala izatea Unibertsitateari egotzi badaiteke, Unibertsitateak tituluaren bikoizketa prozedura ofizioz hasiko du, norberak ezer ordaindu gabe.