Info_Informacion-general_Secretaria_Modificacion-Matricula

MATRIKULA ALDAKETA

Eskaera hauek egin daitezke:

  • DERRIGORREZKO ikasgaien kasuan ALTA eskaerak.
  • HAUTAZKO ikasgaietan (4. maila LH HH, 3-4 maila GH) aldaketak onartzeko, ikaslea bi egoera hauetako batean egon behar da ezinbestez:
  1. Ordutegian gainezartzeak izatea, aldaketarekin konpontzen direnak.
  2. Euskaraz 30 ECTS matrikulatzeko baldintza ez betetzea, eta aldaketarekin konpontzea.

Aurreko egoeretan dauden ikasleek:

  • Eskaria aurkeztu behar dute idazkaritzan, inprimakia betez.
  • 1 edo 2 egoeran daudela probatu behar dute (1: GAUR-en agertzen den ordutegiaren bidez (ekarri inprimatuta); 2: espedientearen bidez (ekarri inprimatuta)).

Aldaketa, kupoa itxi gabe dagoen ikasgai batean egingo da, idazkaritzan, eskari-ordenaren arabera.

Ez da onartuko epez kanpoko eskaerarik.

Ez da onartuko 1 edo 2 egoeran egotearen probarik ez duen eskaerarik.

Eskari-orria