Info_Informacion-general_Secretaria_Traslado-exp

LEKU ALDAKETA

Beste titulazio edo beste unibertsitatetik datozen ikasleek espedientea lekuz aldatzeko eskaria eduki beharko dute, Fakultateko idazkaritzan idatzia aurkezturik.

DOKUMENTAZIOA

Matrikulatu nahi duzun ikastetxearen idazkaritzan aurkeztu behar da:

  • Zuzendariari eskaria (behar bezala betetako inprimaki ofizialean).
  • UBI/HSAOL eta/edo Sarrera-Probetako kalifikazioak (Hauta-proba) (UPV/EHUko ikasleek ez dute aurkeztu behar ziurtagiri hau)
  • N.A.N.aren fotokopia.
  • Unibertsitate-ikasketen akademi ziurtagiri pertsonala, kalifikazioak eta deialdi-kopurua adieraziz. (UPV/EHUko ikasleek ez dute aurkeztu behar ziurtagiri hau)
  • Lehen eta Haur Hezkuntzarako Euskarazko B2a aurkeztu beharko da (UPV/EHUko ikasleek ez dute aurkeztu behar ziurtagiri hau).
Honako helbidera bidali: bhf.lekualdaketa@ehu.eus

LEKUALDATZEAK ONARTZEKO BALDINTZAK ETA IRIZPIDEAK

Lekualdatzeak onartzeko baldintza orokorrak:

- lehen maila gaindituta izatea

- UPV/EHUko iraute arauak betetzea

- Plazak izatea. Maila bakoitzean eskuragarriak izango diren plazak gehienez maila horretan “numerus clausus” kopurua bete arte geratzen direnak dira. Gutxiago izan daitezke beste bideetatik sartu daitezkeen ikasleak kontuan hartuta (pasarela, ikasketak ber-hartzea…).

  • Leku-aldatzeak beste mailetara

IRIZPIDEAK. Eskaerei lehentasuna irizpide hauen arabera emango zaie, ordenean:

  1. BHFko Lehen Hezkuntzako ikasleak (hirueledena-euskarazko lerroa lekualdatzeak)
  2. UPV/EHUko Gradu bereko ikasleak
  3. BHFko ikasleak (Gradu desberdinen arteko lekualdatzeak)
  4. UPV/EHUko Hezkuntza Graduetako ikasleak
  5. Beste unibertsitate batekoa, baina hasitako eta eskatutako Gradua berbera izatea
  6. Hezkuntza Graduetako ikasleak
  7. Batezbesteko nota

Info-2021-22an-Gasteizen-edo-Donostian-minor-profesionalizanteak-egiteko-aukera

2024/25ean Gasteizen edo Donostian minor profesionalizanteak egiteko aukera

Bilboko Hezkuntza Fakultatearen (BHF), Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen (GHKF) eta Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen (HEFA) artean akordioa dago 4. kurtsoa beste zentroan egin nahi duten ikasleentzat.  2024/25ean 7 plaza izango dira GHKFko Heziketa fisikoa minor profesionalizatzailean eta 3 HEFAko Hezkuntza berezia minor profesionalizatzailean.

 

Nola egin eskaria?

Lekualdatzea eskatu behar da helmuga-Fakultatean (Gasteizko GHKFn edo Donostiako HEFAn) lekualdatzeak eskatzeko epean. Bertatik erantzungo zaizue minor horretan plazaren bat duzuen edo ez. 1-3 mailetako ikasgai guztiak gaindituta izan behar dituzue eskaria bideratzeko, eta plazen esleipena espedientearen arabera izango da.