LEHENENGO MAILATIK GORAKO MATRIKULA (AUTOMATRIKULA)
Matrikula hau ikasle bakoitzari aurretik emandako hitzorduetan (egun eta ordu jakinetan) egingo da. Matrikula hau interneten bidez edo Fakultateko instalazioan egin daiteke.
Ikasleak matrikulatzean aukeratutako hizkuntza aldatzea eska dezake irakasgai batean, edo batzuetan. Hizkuntza aldatzeko eskaera Fakultateko idazkaritzan eta dagokion epean entregatuko da (kontsultatu epeak).
4. Ikasturteko ikasleak automatrikulako prozesuan Practicum III-ko 18 kredituetan eta hautazko 30 kredituetan matrikulatu behar izango dira, aipamen oso batean edota aipameko irakasgai soltetan (kasu honetan ordu bateragarritasuna egiaztatu) matrikula daitezke. Hautazko plazak mugatuak direnez , kupo itxiak aurkitu ahal izango lituzke; kasu hau gertatuko balitz egokia izango zen aldez aurretik alternatiba bat aurreikusita izatea.
Behin 228 kreditu gaindituta GALako matrikula egingo da behar den epean.
Graduko kredituak matrikulatu ondoren, Erligio eta/edo Euskarako Plan Gidatzailearen bi irakasgai egitea nahi duten ikasleek, behar den epetan matrikula luzatzeko Zentroaren oniritzia eskatu behar dute.
Automatrikula egiteko datetan salbuespen aurreikusiak:
- Espediente lekualdatzea
- Kreditu errekonozitu eta onartu
- Matrikula handitu eta aldatu
Automatrikula egiteko datetan salbuespen ez-aurreikusiak:
Kontuan hartuko dira egoki dokumentatutako ezohiko eskaerak, Akademi Antolakuntzaren Dekanordetzak matrikulazioaren ondoreetarako balioetsiko dituenak, soilik. Nolanahi ere, ikasleak bere espedientea ezagututa izan ahal izan zuen lehentasuna galduko du (27 art. Kudeaketa-Araudia).