Info_Informacion-general_Secretaria_Compensacion

EBALUAZIO BEREZIA

Nork eska dezake?

Irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskariak egin ahal izateko, honako baldintza guzti hauek bete beharko dira:

  1.  Ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi den irakasgaian matrikulatuta egotea eskaria egiten den ikasturtean.
  2.  Titulazioan ebaluazio bereziaren bidez gainditu daitezkeen kredituen % 90 gaindituta edukitzea. Ezin izango da inola ere ebaluazio berezirik eskatu Gradu Amaierako Lanerako eta Practicumerako.
  3. Gehienez ere, titulazioko kreditu guztien % 6ri dagozkion irakasgaien ebaluazio berezia eskatu ahal izango da. Salbuespena izango da irakasgai bakarrak titulazioko ECTS kredituen % 6 baino gehiago izatea: horrelakoetan irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskaria egin ahal izango da.
  4. Ikasleak ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi duen irakasgaiko hiru deialdi, behintzat, erabilita izatea.
  5.  Deialdietakoren batean, gutxienez, hiru puntuko kalifikazioa lortuta izatea.

 

Nola erabakitzen da?

Zentruko Epaimahai Bereziak erabakitzen du.

Ondoko baldintzak betetzen dituzten eskari guztiak onartu egingo dira:

  • Ikasleak irakasgaiko lau deialdi, behintzat, erabilita izatea.
  • Deialdietakoren batean, gutxienez, lau puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
  • Gradu Amaierako Lana kenduta, titulazioa amaitzeko geratzen zaion azken irakasgaia izatea.

Beste kasuetan hauek izango ditu kontuan eskaria ebazteko:

  • Ikastegiko Batzorde Akademikoak onartutako irizpideak, unean uneko ikasturterako matrikula aldia baino lehen argitaratuko direnak.
  • Irakasgaiaren ardura duen sailaren txosten arrazoitua.
  • Ikaslearen espediente osoa.
  • Ikaslearen alegazioak, bere ustez irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko kontuan hartu behar diren alderdiak nabarmenduz eta arrazoituz aurkeztu ahal izango dituenak.

Informazio osoa: Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia. Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia, 29, 30 artikuluak.