ARDURALDI PARTZIALAREN ESKARIA (1. mailako ikasleak)
Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluak 2014ko martxoaren 26an hartutako Erabakia (dokumentua), 2010eko uztailaren 14ko Ikasleen Iraunkortasunari buruzko arautegia aldatzen duenaren arabera:
"Bigarrena.- 6.3 artikulua aldatzen da honako idazkera honekin:
6.3.- Arautegi honetako 1.1a) artikuluaren arabera, lehenengo mailako irakasgai guztietan matrikulatu behar duten ikasle berriek beren matrikula «arduraldi partzialera» aldatzeko eskaera egin ahalko diote ikastegiko dekanoari/zuzendariari ikasturte akademiko bakoitzeko irailaren 15a baino lehen, edo, matrikula egun hori igaro ondoren egin bada, matrikula egin ondorengo bost egunen barruan.
Ikastegietako dekanoek/zuzendariek honako egoera hauetakoren batean dauden ikasleei baino ez diete baimenduko arduraldi partziala:
- % 33ko ezintasun maila edo handiagoa ofizialki aitortuta duten ikasleak. Ezintasuna eta ezintasun maila agiri bidez egiaztatu beharko dituzte.
- Adingabeak edo mendekotasun egoeran dauden pertsonak ardurapean izanik, familia unitatea osatzen duten ikasleak. Egoera hori agiri bidez egiaztatu beharko dute.
- Lanean ari diren ikasleak. Gizarte Segurantzaren Alta eta dagokion lan kontratua aurkeztuta, astean 20 ordutik gorako lanaldia dutela eta lanaldi hori eta eskoletara joatea bateraezinak direla egiaztatu beharko dute.
- Goi mailako kirolari, teknikari eta epaileak edo errendimendu handiko kirolariak. Egoera hori agiri bidez egiaztatu beharko dute, indarreko legediaren arabera.
- Presondegietan diren pertsonei buruzko UPV/EHUren protokoloa aplikagarri zaien ikasleak.
Hirugarrena.- 6. artikuluari laugarren atala gehitzen zaio honako idazkera honekin:
6.4.- Ikastegiko dekanoak edo zuzendariak erabaki arrazoitua emango du eta erabaki horren aurka gorako errekurtsoa jarri ahalko zaio unibertsitateko errektoreari hilabeteko epean."