Ikasleak. Gradu Amaierako Lana
GRAL egutegia
Gai eta tutore esleipena
GRALA esleitu eta lanean hasteko ikasleak honako baldintzak bete beharko ditu: 168 kreditu gaindituta izatea eta Gradua bukatzeko gainontzeko ikasgaiak matrikulatuta izatea
Bi bide daude GRAL esleipenak egiteko:
- Ikasleen proposamena:
- Ezarritako prozedura (pdf, 538 Kb) jarraituz, tutore batekin adostuta duen gai proposamena grabatuko du ikasleak GAURen.
- Noiz? 2025-26 ikasturtean egingo diren lanak, 2025eko martxoaren 10etik 14ra
- Tutoreak adostutako proposamenak onartuko ditu. Esleipen formala GAURen aurrerago egingo da, uztaileko matrikulazioaren ondoren.
- Fakultatearen GRAL eskaintza
- Ikasleak fakultateak GAURen publikatzen duen eskaintzatik aukeratu dezakete. Ikasleak autoesleipena egingo du uztaileko automatrikularen prozesuan zehar.
- Iraila eta urrian esleipen bereziak egingo dira. (Lekualdatzeak, ukoak, beste gradu batetik datozenak, ikasketei berrekin egiten dietenak)
Behin esleipenak eginda, non ikus daiteke esleituta daukagun gai eta tutorea? GAUR/GRALA/ADJUDIKAZIOAK
GRAL Modalitateak eta txantiloia
Ikasleak oinarrizko txantiloia erabiliko du GRALA idazteko baina modalitatearen arabera, egitura desberdina izango du bere lanak.
Horrez gain GRAL GUZTIETAN DERRIGORREZKOA izango da eranskin gisa profesionaltasun etikoko betekizun guztiak errespetatu direla adierazten duen ondorengo dokumentua sinatuta gehitzea:
Tutoretzak
- Honako tutoretza (PDF, 82 KB) epeak proposatzen dira baina irakasle bakoitzak egokitu beharko du, lanaren ezaugarriak eta ikaslearen egoera kontuan hartuta.
- Tutoretzetan parte hartzea derrigorrezkoa da.
GRALAri lotutako formakuntza programak
GRALAren defentsa
Ikasleak GRALA defendatu ahal izango du gradua bukatzeko gainontzeko ikasgaiak espedientean gaindituta agertzen direnean.
Fakultateak hiru GRAL defentsa deialdi eskainiko ditu ikasturte bakoitzean eta matrikulak hiru hauetaktik bitara aurkezteko aukera emango du.
GRALA defendatzeko, ikasleak hiru izapide egin beharko ditu.
GRAL ikasgaia matrikulatu (pdf, 145 Kb)
Defentsa eskatu GAUR bidez (pdf, 145 Kb)
Lana ADDIra igo ADDI Gida jarraituz (pdf, 400 KB)
Hiru izapide hauek betetzeko epemuga izango du deialdi bakoitzak:
- 2025eko Otsaileko deialdirako:
- Matrikula eta defentsa eskaera: otsailak 11
- GRALa ADDIra igo : otsailak 13
- Defentsa: otsailak 26
- 2025eko Ekaineko deialdirako:
- Matrikula eta defentsa eskaera: Maiatzak 30
- GRALa ADDIra igo : ekainak 4tik 5era (biak barne)
- Defentsa: ekainak 18-19-20
- 2025eko Iraileko deialdirako:
- Matrikula eta defentsa eskaera: irailak 12
- GRALa ADDIra igo : irailak 18 eta 19
- Defentsa: urriak 1-2
Lana ADDIra igotzeko eta defentsa eskaera egiteko epemuga desberdinak daude kudeaketa arrazoiengatik, baina kontuan izan GRALA bukatuta egon behar dela defentsa eskaera egin orduko.
Defentsa baino astebete lehenago ikasleak defentsa egun zehatza, ordua gela eta epaimahaiaren osaketa adierazten dion mezua jasoko du.
Fakultatearen gai eskaintza 2023-24
Esleitutako GRAL gaiari uko
Ikasleak esleitutako gai eta tutoreari uko egin ahal izango dio eta hurrengo ikasturteko gai esleipen prozesuan sartzeko aukera izango du. Datak eta prozedura (pdf, 133 Kb)
Araudiak eta gidak
ADDIn publikatutako GRALak
Ikasmaterial osagarria eta bestelako dokumentazioa
Egileak: M. Carmen Encinas Reguero, Irene Balza Tardaguila, Argia Langarika Rocafort, Miriam Peña Zabala, Ana Urrutia Rasines eta Teresa Zamalloa Echevarria
Egileak: Garbiñe Bereziartua Etxeberria eta Mari Mar Boillos Pereira UPV-EHUko irakasleak
Xabi del Campo Coachak emandako hitzaldiaren bideoa eta material osagarria
Egileak: UPV-EHUko liburutegi nagusia
Eusko Jaurlaritza