info_Haur eta Gazte Literatura eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak eskutik helduta

Haur eta Gazte Literatura eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak eskutik helduta

2021eko urriaren 20tik 22ra Bilboko Hezkuntza Fakultatea (Leioako Campusa) Weborria: www.ehu.eus/hgl-lij

HAUR ETA GAZTE LITERATURAKO NAZIOARTEKO I. KONGRESUA

AURKEZPENA

Garapen Iraunkorrak bermatu nahi du gizaki guztiek beren potentziala gara dezatela, duintasunez eta berdintasunez, ingurumen osasungarrian eta ongizatea sustatuz. Horretarako, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendan 17 helburu jaso zituen (NBE, 2015). Helburu horiek defendatzen dute, besteak beste, kalitatezko hezkuntza inklusiboa bultzatzea, genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea, ingurugiroaren babesa, desberdintasunak murriztea edo gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea.

Bestalde, hizkuntza literarioa testutik kanpo dagoen errealitatea ulertzeko baliagarria da: literaturak, ikuspuntu estetiko eta ideologikotik, elkarrizketa sozialak betikotzen ditu, edota zalantzan jartzen, eta, hain zuzen ere horregatik, berebizikoa da haurren eta gazteen kontzientzia kritikoaren garapenean. Hori dela eta, azkenaldian balio sozialak (ekologia, genero-berdintasuna, kultur aniztasuna, etab.) sustatzen dituzten obra literarioen argitalpenek gora egin dute eta, haiekin batera, testu literarioen balio didaktikoaren erabilerak.

Kongresu honetan Haur eta Gazte Literaturaren (HGL) eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) arteko konbinazioari buruzko eztabaida-foroa sortu nahi dugu. Izan ere jarrerak eta ohiturak aldatzeko bide onenetako bat da hezkuntza, haurtzaroa baita haurrak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko adin tarterik egokiena.

PROPOSAMENEN BIDALKETA

Komunikazio-proposamenetan egile guztien informazio hau jaso behar da: izen-deiturak, afiliazioa, posta elektronikoa, titulua eta 15-20 lerroko laburpena, informazio biografikoa (10 lerro).

Proposamenak ekainaren 30a baino lehen bidali behar dira helbide honetara: dll-hdl.literaturabilbao@ehu.eus

Batzorde antolatzailearen erabakia uztailaren 31 baino lehen jakinaraziko da.

Komunikazioak gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz onartuko dira. Guztiak ahozkoak izango dira. Hizlari bakoitzak 15 minutu izango ditu azaltzeko, eta, ondoren, eztabaidarako tarte bat.

Hizlari bakoitzak gehienez bi komunikazio aurkez ditzake.

MODALITATEA

Pandemia dela eta, kongresua online egingo da, baina hitzaldiak modu sinkronikoan egingo dira, parte-hartzaileen artean eztabaida bermatu ahal izateko.

MATRIKULA

Komunikazioa duten parte-hartzaileen matrikula:

Komunikazioa onartzen zaien hizlariek irailaren 15a baino lehen eman beharko dute izena. Kongresuan formalki izena eman duten hizlariek bakarrik jasoko dute dagokion ziurtagiria.

Hizlari bakoitzeko 100 € ordainduko dira.

Entzuleen agiria:

Kongresuko hitzaldiak entzutea doakoa izango da. Hala ere, parte-hartze agiria jasotzeko aukera egongo da, eta horretarako entzuleek matrikulatu egin beharko dute. Urriaren 10a baino lehen eman beharko dute izena agiria jaso nahi dutenek. Matrikula 30 eurokoa izango da.

Matrikula ordaintzea:

Izen-ematea formalizatzeko (parte-hartzaile edo komunikatzaile gisa), ordainketa jarraian ageri den moduan egin behar da, eta goian adierazitako epeetan, egindako ordainketaren egiaztagiria dll-hdl.literaturabilbao@ehu.eus helbidera bidaliko da.

Finantzatutako proiektu edo taldeetan parte hartzen duten UPV/EHUko kideek 205120ZZAX organikoaren bidez egin ahal izango dute ordainketa.

Gainerako parte-hartzaileek banku-transferentziaren bidez egin dezakete ordainketa, kontu-zenbaki honetan:

Kontu-korrontearen zenbakia: IBAN ES14 2095 0292 94-1061569702

Kontzeptua: LIJBIO21 + Parte hartzailearen izena eta abizenak.

ARGITALPENA

Aurreikuspena da bolumen kolektibo bat argitaratzea izen handiko argitaletxe batean. Parte hartu nahi dutenek abenduaren 31 baino lehen bidali beharko dute beren ekarpena. Testuak aurrerago zehaztuko diren estilo arauetara egokituta bidaliko dira. Bidalitako lanak berrikusteko, binakako ebaluazio sistema erabiliko da, eta onartutakoak bolumen monografikoan sartuko dira.

INTERESEKO DATAK

  • Ekainak 30. Proposamenak bidaltzea.
  • Uztailak 31. Proposamena onartu edo baztertu dela jakinaraztea.
  • Irailak 15. Hizlarien matrikula egiteko epea.
  • Urriak 10. Bertaratutakoen matrikula egiteko epea.
  • Urriak 20, 21, 22. Kongresua.
  • Abenduak 31. Behin betiko lanak estilo arauei jarraituz bidaltzeko epea.

BATZORDE ANTOLATZAILEA

Maite Aperribay Bermejo (Euskal Herriko Unibertsitatea)

M. Carmen Encinas Reguero (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Iratxe Esparza Martín (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Miren Ibarluzea Santisteban (Euskal Herriko Unibertsitatea)