GIZARTE LANGINTZATIK GIZARTE HEZKUNTZARAKO ESKAERA
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEKO GIZARTE HEZKUNTZAN GIZARTE LANGINTZATIK SARTZEKO AKORDIOA
1.- Ikasleak baloratzeko irizpideak eta bestelako informazioa:
- Guztira 10 plaza eskainiko dira bide honetatik. Bi ildoetarako (euskara eta gaztelania). Ikasleen hizkuntza eskaerak taldeak antolatzeko oztopo izango balira, ikastegiak ikasleen hizkuntza aukeraketa alda lezake.
- Kanpoan geratuko dira Diplomatura titulua eskuratu zutenak.
2.- Sartzeko baldintzak betetzen dituzten eskaerak sailkatzeko balorazio irizpideak honako hauek izango dira: (a) Prestakuntza doitua izatea sarrera berriaren diseinura, eta (b) espediente akademikoaren batez besteko nota. Irizpideok aintzat harturik, eskaerak lehentasunez sailkatuko dira:
- Lehenengoz, UPV/EHUko tituludunak, sarrera berriaren proposamenarekin prestakuntza doitua dutelako.
- Horiek espediente akademikoari jarraiki ordenatuko dira.
3.- Puntuazioan berdinketa gertatuz gero, kontuan hartuko da ohorezko matrikulen kopurua, eta berdinketak iraungo balu, bikain eta oso ongien kopurua, hurrenez hurren.
4.- Izena emateko epea hauxe da:
- 2023ko Uztailaren 3tik 7ra
5.- Izen-emateen ordenazioa eta matrikula egiteko deia, uztailaren bigarren hamabostaldia izango da. Fakultateko iragarki ohol ofizialean eta web orrian emango dira argitara atal honetan: (https://www.ehu.eus/es/web/bilboko-hezkuntza-fakultatea). Matrikula irailaren lehenengo astean egingo da. Jarritako epean matrikula egin ez duenak, galdu egingo du eskubidea.
6.- Lehenengo matrikulazio epearen ostean plazak geratuko balira, bigarren matrikulazio epea irekiko litzateke, itxaron zerrendan dauden pertsonak deituta.
- Gizarte Langintza gradua daukan ikasleari, Gizarte Hezkuntzan matrikulatuta eta onartuta dagoenari, beste unibertsitate ikasketen onarpen automatikoen hurrengo taula aplikatuko zaio. https://www.ehu.eus/eu/web/bilboko-hezkuntza-fakultatea/taulak
Leioa, 2016ko maiatzaren 13an