JARRAIPENA
Nor arduratzen da fakultatean zure praktiken jarraipena egiteaz?
Esleitutako irakasleak/tutoreak gainbegiratu eta orientatu behar du praktiken garapena.
Zertan lagun zaitzake Fakultateko tutoreak?
Mintegiak izango dira gakoa, baina, horrez gain:
- Praktiken plana pertsonalki azalduz.
- Egiten dituzun zereginen jarraipena eginez, Fakultatean jasotako prestakuntzara egokitzen direla ikusiz.
- Praktikak egiten dituzun ikastetxean sor daitekeen edozein arazotan bitartekari-lanak eginez.
Praktiketan egon aurretik, bitartean edo ondoren gorabeheraren bat badut, zer egin behar dut?.
Jakinarazi esleitu zaizun irakasle-tutoreari. Nolanahi ere, Fakultateko Practicum webgunean "egiaztatu gorabehera Practicumen" inprimakia duzu, bete eta idazkaritzan entregatu dezakezuna.