FAQ - Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduak

FAQ_Informacion-academica_Diplomaturas_Practicum-EI_EP

PRACTICUMaren ZENTZUA ETA HELBURUEI DAGOKIENEZ

Zeintzuk dira Practicumaren helburuak?

  • Practicum I: Eskola errealitatearen eta ikasgelaren azterketa eta hausnarketa egitea, bere gizarte eta hezkuntza testuinguruan.
  • Practicum II: maisu edo maistra rola hartzea; hala, ikasleek hainbat iturritatik jasotako informazioa eta graduko irakasgai teorikoetan ikasitakoa hezkuntza errealitatearekin alderatu ahal izango dute.
  • Practicum III: Aurretiaz landutako proiektu didaktikoak praktikan jartzea.

Nori dagokio Practicuma kudeatzea?

Praktiketako Zuzendariordetza eta Praktiketako Batzordea arduratzen dira kudeaketaz.

Noiz egin dezat eta zenbat denbora irauten du?

  • Practicum I-a irailean eta urrian egiten da, eta ikastetxeko egonaldiak 5 aste irauten du (guztira 138 ordu).
  • Practicum II-a abenduan eta urtarrilean egiten da, eta ikastetxeko egonaldiak 7 aste irauten du (guztira 210 ordu).
  • Practicum III-a otsailetik maiatzera egiten da, eta ikastetxeko egonaldiak 11 aste irauten du (guztira 354 ordu).

Aldi horiei dagozkien bilkurak, mintegiak eta aurretiko prestakuntza jardunaldiak gehitu behar zaizkie.