PRACTICUMaren ZENTZUA, HELBURUAK eta KUDEAKETA
Zeintzuk dira Practicumaren helburuak?
- Practicum I: Eskola edo Erakunde sozialaren errealitatearen azterketa eta hausnarketa egitea, bere gizarte eta hezkuntza testuinguruan.
- Practicum II: maisu/maistra edo hezitzailearen rola hartzea; hala, ikasleek hainbat iturrietatik jasotako informazioa eta graduko irakasgai teorikoetan ikasitakoa hezkuntza errealitatearekin alderatu ahal izango dute.
- Practicum III: Aurretiaz landutako proiektu didaktikoak praktikan jartzea.
Nori dagokio Practicuma kudeatzea?
Praktiketako Dekanordetza eta Praktiketako Batzordea arduratzen dira kudeaketaz.
Practicumarekin lotutako zalantzak baldin baditut norengana/ zeintzuengana jo behar dut?
- Kontu akademikoak izatekotan, gradu eta mailari dagokion/ dagozkion koordinatzailearengana/ koordinatzaileengana.
- Kontu administratiboa bada, Practicum arloko arduradunarengana (AZP) edota dekanordera.
Practicumak zenbat irauten du?
Según el grado y el nivel del Practicum, cada uno comienza en momentos diferentes y Gradu eta Practicum mailaren arabera, bakoitzak, une ezberdinetan hasi, eta iraupen ezberdina du. Iraupenaren inguruko informazioa, dagokion gidan kontsultatu ahal da.
Datei dagokien informazioa Fakultateko egutegi ofizialean jasota dago.