FAQ_Informacion-academica_Diplomaturas_Practicum-ES_4

EBALUAZIOARI DAGOKIONEZ

Nork egingo du ikaslearen ebaluazioa eta zer irizpide jarraituko dira?

Ebaluazioa fakultateko tutoreak burutzen du eta horretarako 3 arlo nagusitan oinarritzen da:

  • Praktika zentroko ebaluazioa
  • Fakultateko mintegi eta trebakuntza saioetan parte hartzea
  • Memoria

Practicum bakoitzeko xehetasunak dagokion gidan kontsultatu.

Derrigorrezkoa da fakultateko mintegi eta trebakuntza saioetara bertaratzea? Nola ebaluatzen dira hauek?

Bai, horietara bertaratzea derrigorrezkoa da. Dagokion gidan azaltzen da nola ebaluatu hauek edota nota finaletik zenbat puntu kendu behar zaien ikasleei horietara ez joateagatik.

Ikasleak Practicumeko atalaren bat (zentroko ebaluazioa edo memoria edo…) suspenditzen badu, Practicumeko irakasgaia gainditu ahal du?

Ez. Practicum-a gainditzeko, irakasgaiak hartzen dituen prozesu guztietan ebaluazioa aldekoa izan behar da.

Ikasleek noiz entregatu behar dute memoria?

Practicum-ak, memoria entregatzeko data zehatza du, data ofiziala da eta azterketen egutegian argitaratzen da, gainontzeko irakasgaien azterketa  data ofizialekin batera.

Zer gertatzen memoria batean plagioa detektatzen bada?

Plagioa egin dela susmatzen bada UPV/EHU ko Etika Akademikoari buruzko protokoloa (pdf, 119 KB) beteko da.

Irakasleek noiz komunikatu behar dituzte ikasleen emaitzak?

Practicum-ak, emaitzak komunikatzeko data zehatza du. Data hori practicum bakoitzari dagokion practicum egutegian agertzen da.