Sailak
Unibertsitate-eskola eta/edo fakultate batean edo batzuetan bere ezagutza-arloko irakaskuntza eta ikerketa antolatu eta garatzeaz arduratzen diren oinarrizko organoak dira.
Berorietako buruak sailetako zuzendariak dira. Eta barne-gobernu eta funtzionamendurako honako egitura hau dute:
- batetik, bakoitzak bere saileko kontseilua du eta, bertan, irakasleak eta ikasleak, biak, daude ordezkatuta;
- eta, bestetik, idazkaria dute, eguneroko adminiztrazio-jarduerak bideratzeaz nahiz estatuek sailei esleitutako eskumenekin lotuta dauden alderdi guztiez arduratzen dena.
Irakasleen zati batek bere irakaskuntza lana edo ikerkuntza lana bere saila kokatuta dagoen ikastetxetik edo Kampusetik kanpo egiten denean, Sail Sekzioak osatzen dira, sail nagusiaren ordezkaritza gisa funtzionatzen dutenak.
- Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika Saila
- Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saila
- Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saila
- Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Saila
- Hezkuntza Zientziak. Saileko sekzio hauek osatzen dute:
- Hezkuntzaren Teoria eta Historia
- Hezkuntzarako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak
- Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika. Saileko sekzio hauek osatzen dute:
- Matematika eta Zientzia Esperimentalen Didaktika
- Gizarte Zientzien Didaktika
- Soziologia eta Gizarte Langintza Saila
- Gizarte-Psikologia Saila eta Portaera Zientzien Metodologia Saila
- Erlijio Saila