Info_Informacion-general_Secretaria_Reconocimiento_Experiencia_profesional

GRADU IKASKETETAN KREDITUAK TRANSFERITU ETA ONARTZEA/BALIOZKOTZEA

Kredituen transferentzia eta onarpena/baliozkotzea lan-esperientziagatik

 

  • Eskaria onartzeko ikasleak gutxienez 9 hilabeteko esperientzia profesionala justifikatu beharko du.
  • Esperientzia profesionalagatik bakarrik kreditu hautazkoak eta Practicum I-a aitortuko dira.

 

DOKUMENTAZIOA:

Gizarte Segurantzak lan bizitzari buruz emandako ziurtagiria.
Enpresen ziurtagiria, hainbat alderdi jasota: izandako eginkizunak, egindako jarduerak eta horien iraupena, eta, ahal bada, lortutako gaitasunak
Eskatzaileak azalpen memoria bat egin beharko du, bertan erreferentzia zehatza eginez eta justifikatuz lanbide esperientziaren bidez lortutako gaitasunen eta kredituak aitor dakizkion irakasgaietako gaitasunen arteko egokitasuna. Memoria honek arduradunaren oniritzia eta enpresaren/zentroaren zigilua eramango ditu.
Eskaria bete eta idazkaritzan entregatu beharko da (hitzorduaren egunean) gainontzeko dokumentazioarekin batera.

Eskaria bete eta entregatu beharko duzu idazkaritzan.

Imprimakia: esperientzia profesionalagatik kredituak aitortzeko (pdf, 68kb)  

 

EHU-ko GRADUKO IKASKETETAN KREDITUAK TRANSFERITZEKO ETA AITORTZEKO ARAUTEGIA

9. artikulua.– Titulu ez-ofizialak eskuratzeko aukera eskaintzen duten unibertsitate-ikasketetan egindako kredituak eta egiaztatutako lan-esperientzia nahiz esperientzia profesionala.

  1. Barneratutako gaitasun eta ezagutzen arteko egokitzapena aintzat hartuta, aitorgarriak izan daitezke titulu ez-ofizialak eskuratzeko aukera eskaintzen duten unibertsitate-ikasketetan egindako kredituak, baita egiaztatutako lan-esperientzia nahiz esperientzia profesionala ere, baldin eta esperientzia horrek zerikusia badu egin nahi den tituluaren berezko gaitasunekin.
  2. Lan-esperientzia edo esperientzia profesionala eta unibertsitate-ikasketa ez-ofiziala aintzat hartuta aitortutako kreditu kopurua ezingo da ikasketa-planeko kreditu guztien % 15 baino handiagoa izan. Kreditu horiek aitortuz gero, ez da kalifikaziorik erantsiko, hortaz, ez dira kontuan hartuko espedientearen baremaziorako.

 

Bilboko Hezkuntza Fakultatearen esperientzia profesionalagatik kredituak aitortzeko irizpideak:

  • Araudiaren arabera, 36 kreditu aitortu ditzakegu esperientzia profesionalagatik.
  • Ikasleak esperientzia profesionalak zerikusia duela tituluan lantzen diren gaitasunekin ongi justifikatu beharko du. Horretarako, txosten bat idatzi beharko du aitortzeko eskatzen dituen kredituak lan-esperientziaren bidez lortu dituela justifikatuz.
  • Txostenak Dekanotzan aztertuko dira eta Akademia Antolakuntzarako Batzordeak azken erabakia hartuko du. Kredituak aitortzeko esperientzia profesionalaren ordu kopurua eta titulazioaren gaitasunekiko egokitasuna aintzat hartuko dira.