Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Graduazio-ekitaldia Nazionala

Bilboko Hezkuntza fakultateko promozio berriaren graduazio ekitaldia

Ostegunean, abenduak 12, 12:00etan

Tokia (Leioa Campuseko Areto Nagusia)

Sarriena auzoa z/g, Leioa
 

Ostegunean, abenduaren 12an, 12:00etan,  Leioako Aula Magnan  Gizarte Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako Graduen eta “Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Masterraren” eta “Teknologia, ikaskuntza eta hezkuntza unibertsitate masterraren” 2023-2024 ikasturteko graduazio ekitaldia egingo da.

Guztira graduatu dira 428 lagun:

  • Gizarte Hezkuntzako Graduan, 102
  • Haur Hezkuntzakoan,143
  • Lehen Hezkuntzakoan, 183
  • Psikodidaktika Unibertsitate Masterrean, 20
  • Teknologia, ikaskuntza eta hezkuntza Unib. Masterrean, 11

Bestalde, promozioko sari bereziaren aintzatespena jasoko dute hurrengoek:

  • Gizarte Hezkuntza: Miren Benigno Vélez eta Ane Alonso Ramirez
  • Lehen Hezkuntza: Lucía García Agüero eta Izaskun Manero Setién
  • Haur Hezkuntza: Eider Vallejo Barreiro eta Maialen Quijada Hernández.

Ekitaldiaren egitaraua honako hau izango da:

  • Hezkuntza fakultateko dekanoak, Urtza Garayk, hartuko du hitza
  • Omenaldia erretiroa hartu duten fakultateko irakasleei eta TEKAZEL-ei
  • 2023-2024ko promozioaren amabitxiak, Virginia Pozo, Berritzegune nagusiaren zuzendari ohiak  hartuko du hitza
  • Promozioko Sari Berezien aktaren irakurketa eta omenaldia.
  • Omenaldia egresatuei eta unibertsitateko masterra gainditu dutenei
  • Sara Urionabarrenetxea andrea, Unibertsitate politika eta Koordinazio zuzendaria
  • Aitor Zurimendi  UPV/EHUko Idazkari Nagusiak itxiko du ekitaldia.
  • UPV/EHUko abesbatzaren emanaldia