Info_EN_Dekanotza-taldea

Dekanotza taldea

UPV/EHUko estatutuek, fakultate mailan, organo bildu eta pertsonabakarrekoak ezartzen dituzte. Bilboko Hezkuntza Fakultatea Dekanoak zuzentzen du, bai administrazio zein akademi ikuspuntutik ikastegiko arduradun gorena izanik, eta ikastegiko idazkariak eta zenbait dekanordek osaturiko gobernu-taldea izendatzen du. Bere agintaldia lau urtetarako da.

Dekanoa

Urtza Garay Ruiz

 

Urtza Garay Ruiz
bhf.dekanoa@ehu.eus
urtza.garay@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 7510

Zereginak:

- Dekanotza taldearen burua
- Zentrorako Eragiketa Plan Estrategikoak sustatu
- Fakultatean egiten den ikerketa bultzatu
- Koordinatu ikasleen erakartze eta harrera programak
- Zentroaren ordezkaria ekitaldi instituzionaletan eta sozialetan
- Beste erakundeekin harremanak sustatu

Idazkari Akademikoa

Aintzane Etxebarria
Aintzane Etxebarria Lejarreta
bhf.akademia-idazkaria@ehu.eus
aintzane.etxebarria@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 4640

Zereginak:

- Fakultateko Batzarrean, Batzorde Iraunkorrean eta idazkari funtzioa duen Batzordeetan bileretako aktak idatzi eta zaindu
- Fakultateko kide anitzetako organoen ekintza eta erabakien fede eman
- Zentroko dokumentu ofizialetan jasota dauden erabakien ziurtagiriak egin
- Ikastegiko Batzarrak eta Batzorde Iraunkorrak hartutako erabakien berri eman Unibertsitateko gobernu organoei

Antolamendu Akademikoko Dekanordea

Jonatan García Rabadán

 

Jonatan García Rabadán
bhf.akademia-antolakuntza@ehu.eus
jonatan.garcia@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 4592

Zereginak:

- Fakultatearen irakaskuntza eskaintzaren plangintza
- Egutegi eta ordutegien (ikasgaiak, azterketak, etab.) plangintza
- Ikasgelen eta dozentziarako beste espazioen kudeaketa
- Irakaslegoarentzako bestelako gestio administratiboak

Nazioarteko harremanetarako eta mugikortasuneko Dekanordea

Amaia Eiguren Munitis
Amaia Eiguren Munitis
magisterio-bi.internacional@ehu.eus
amaia.eiguren@ehu.eus

Tfnoa. 94 601 7503

Zereginak:

Ikasleen, irakasle-ikertzaileen eta AZPkoen truke akademikoak eta mugikortasuna  koordinatu eta babestu
- Nazioarteko unibertsitate eta erakundeekin lankidetzan aritzeko aukerak ireki
- Nazioarteko unibertsitateetako ikasleak, irakasle-ikertzaileak eta AZPei harrera egin eta bidelagun  izan
- Nazioartekotze-batzordea koordinatu
- Ikasleen nazioarteko aintzatespenerako prozesuak kudeatu

Gradu Amaierako Lanen eta Graduak eta Graduondokoak Koordinatzeko Dekanordea

Nahia Idoiaga Mondragón
Nahia Idoiaga Mondragón
bhf.titulazioiak.dekanordea@ehu.eus
nahia.idoiaga@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 7506

Zereginak:

- Haur, Lehen eta Gizarte Hezkuntzako graduak koordinatu, gradu eta moduluko koordinatzaileekin elkarlanean
- Fakultateko graduondokoen eskaintza bultzatu eta sostengatu
- Gradu Amaierako Lanen inguruko prozesuen koordinazioa
- Fakultateko berrikuntza programa eta proiektuak koordinatu, eta beste batzuk sustatu
- Fakultatean antolatzen diren formakuntza, hitzaldi eta bestelako hezkuntz ekitaldiak kudeatu

Ikasle, Gizarte Proiekzio eta Hizkuntzen Kudeaketako dekanordea

Aitor Iglesias Chaves

 

Aitor Iglesias Chaves
bhf.ikasleak@ehu.eus
aitor.iglesias@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 7508

Zereginak:

- Fakultatearen barne eta kanpo komunikazioa koordinatu
- Ikasleekiko eta Ikasle kontseiluarekiko harremanak kudeatu
- Ezintasunen bat duten edota egoera berezian dauden ikasleei lagundu
- Euskara Batzordearekin batera euskararen erabilera sustatu

Kalitate, Jasangarritasun eta Ikerketako dekanordea

Unai Ortega Lasuen

 

Unai Ortega Lasuen
bhf.kalitatea.dekanordea@ehu.eus
unai.ortega@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 7504

Zereginak:

- Fakultatean iraunkortasun politikak eta planak sustatu
- Plan estrategikoa, kudeaketa-plana eta urteko kudeaketa-txostena prestatzeko lanak koordinatu
- Graduen jarraipen-txostenak prestatzeko lanak koordinatu, eta ikasketa-planen aldaketak kudeatu
- Fakultatearen kudeaketan kalitate-irizpideak sustatu
- Graduen akreditazioaren eta Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemaren (AUDIT) berriztapen prozesuak koordinatu

Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako Graduetako Praktiketako eta Genero Berdintasunerako dekanordea

Arantzazu Lopez de la Serna

Zereginak:

- Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetako praktikak koordinatzea, antolatzea eta kudeatu
- Ikastetxeen eta ikasleen arteko harremanak kudeatu
- Harremanak eta parte hartzeko bideak ezarri practicuma hobetzeko, hezkuntza-ingurunean hezkuntza-berrikuntza eta irakaskuntza-funtzioaren erantzukizunaren eta konpromisoaren balioak defendatuko dituen lanbide-kultura sustatuz
- Unibertsitate-komunitatea sentsibilizatu emakumeen eta gizonen berdintasunaren esanahiaz eta garrantziaz
- Genero-ikuspegia fakultateko eremu guztietan txertatzeko jarduerak bultzatu eta lankidetzan aritu
- Emakumeen eta gizonen baldintza, behar eta interes desberdinei erantzun, baita esparru akademikoan sortzen diren desberdintasunei ere

Gizarte Hezkuntzako Graduko Praktiketako eta Transferentziarako dekanordea

María Dosil Santamaría
María Dosil Santamaría
bhf.practicum-gh@ehu.eus
maria.dosil@ehu.eus

Tfnoa. 94 601 4626

Zereginak:
- Ikasleei laguntza eman praktika zentroan dauden bitartean, bai eta gizarte eta hezkuntza erakundeei ere
- Irakasleen eta gizarte  eta hezkuntza erakundeen arteko barne  eta kanpo komunikazioa sustatu
- Unibertsitateko eta lanbide-munduko prestakuntza guneak eta praktikak (gizarte eta hezkuntza eremutik) bultzatu eta koordinatu
- Gizarte Hezkuntzako Praktiken Batzordea koordinatu, etengabeko komunikazio sistemaren alde eginez
- Gizarte Hezkuntzako ikasleen praktikekin lotutako dokumentazioaren jarraipena eta dagozkion eguneraketak egin
- Ikasle egresatuen trantsizio beken kudeaketa koordinatu
- Jendartearen eta hezkuntzaren arteko transferentzia bultzatu

Administrazio Burua

María Jose Lomas López
María Jose Lomas López
bhf.administrazio.burua@ehu.eus
mariajose.lomas@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 7505

Zereginak:

- Administrazio eta zerbitzuetako langileen (AZP) burua izan
- Ikastegiaren administrazio-baliabideak, errekurtso ekonomikoak eta ondasuna kudeatu
- Instalazioen mantentze-lanak gainbegiratu, Fakultateko jardueren funtzionamendua normala izan dadin
- Campuseko errektoreordetzarekin batera eraikinaren segurtasuna mantentzen lagundu
- Ikastetxearen kudeaketan eragina duten UPV/EHUko organo gorenen erabakiak betetzen direla zaindu
- Fakultatearen webguneko edukiak modu aktiboan mantentzen eta kanpoko irudi ona lortzen lagundu