Bilboko Hezkuntza fakultateko promozio berriaren graduazio ekitaldia
Data
2024/02/16, 12:00
Ordutegia
Ostirala : 12:00
Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Ostiralean, otsailaren 16an, 12:00etan, Bizkaiko Campuseko Areto Nagusian, Gizarte Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako Graduen eta “Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Masterraren” 2022-2023 ikasturteko graduazio ekitaldia egingo da.
Guztira graduatu dira 478 lagun:
- Gizarte Hezkuntzako Graduan, 112
- Haur Hezkuntzakoan,155
- Lehen Hezkuntzakoan, 193
- Psikodidaktika Unibertsitate Masterrean, 18
Bestalde, promozioko sari bereziaren aintzatespena jasoko dute hurrengoek:
- Gizarte Hezkuntza: Gorka Gómez Iribar y Eider Herreros Perea
- Lehen Hezkuntza: Laura Montalbán Miralles y Enara Retes Núñez
- Haur Hezkuntza: Nekane Aristondo Casado y Estibaliz Martínez Sainz
Ekitaldiaren egitaraua honako hau izango da:
- Hezkuntza fakultateko dekanoak, Urtza Garayk, hartuko du hitza
- Omenaldia erretiroa hartu duten fakultateko irakasleei eta AZP-ei
2022-2023ko promozioaren aitabitxiak, Adnan Boughlala, educador social, hartuko du hitza
- Promozioko Sari Berezien aktaren irakurketa eta omenaldia.
- Omenaldia egresatuei eta unibertsitateko masterra gainditu dutenei.
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko ordezkariaren hitzak.
- Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak itxiko du ekitaldia.
- UPV/EHUko abesbatzaren emanaldia.