euskaraespañol

Maddi Astigarraga Bergarak irabazi du 'Jot Down 2022' lehiaketa

UPV/EHUko ikasle batek ilustrazio zientifiko onenaren kategorian irabazi du.

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/06/07

'Lo invisible', ilustrazio irabazlea

Maddi Astigarraga Bergarak irabazi du 2022ko Jot Down 2022 'ilustrazio Zientifikoa' lehiaketa. Deban jaio eta 24 urterekin, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ilustrazio Zientifikoko Masterra egiten hari den eta Ingeniaritza Biomedikoa ikasi duen ikasle honek lehen postua lortu du Ilustrazio Zientifiko Onenaren kategorian '. 

 Lehiaketa zientifikoa da, eta saiakera, narratiba eta ilustrazio modalitateak ditu. Era berean, Oskar González Mendia UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia eta Arte Ederretako fakultateetako irakaslea finalista geratu da 'narratiba' kategorian, "El úlimo Van Gogh" lanarekin. 

‘Lo invisible’ izeneko ilustrazio irabazlean, Maddi Astigarragak 3 emakume zientzialari islatzen ditu, bakoitza bere zientzia-esparruan ordezkatua eta zientziari eta gizarteari egindako ekarpenak. Alde batetik, Cecilia Payne-Gaposchkin astronomoa agertzen da, helioz eta hidrogenoz osatutako izarren eraketa aurkitu zuena. Bestalde, Inge Lehmann sismologoak, bere ikerketan Lurraren barneko eta kanpoko nukleoaren arteko etena aurkitu zuen, gaur egun Lehmannen Desjarraitutasuna bezala ezagutzen dena. Azkenik, Rosalind Franklingek, X izpien bidez, DNAren lehen argazkia ateratzea lortu zuen, DNAren egitura zehazteko balio izan zuena. 

“Zientziaren gauza ikusezinak, hala nola soldaten ezegonkortasuna edo emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna, buruan nerabiltzala, hausnartzen hasi nintzen, eta konturatu nintzen, paradoxikoki, zientziak gizartearentzat ikusezinak diren gauzak  ikusgarri egiten dituen arren, aldi berean,  gizarteak ikusezin bihurtzen ditu zientziaren alderdi asko, hala nola, prekarietatea eta emakumeenganako diskriminazioa”, azaldu du egileak. Eman zitzaigun gaian oinarrituta, emakume zientzialariei ikusgarritasuna ematea proposatu nuen, baita haien ekarpenei ere”. 
 
Oskar González Mendia, finalista. 
 
UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia eta Arte Ederretako irakaslea finalista geratu da 'narratiba' kategorian, ‘El último Van Gogh’ lanarekin. Irakasle honek beste garaipen bat lortu zuen lehiaketa honetan, izan ere, 2018an DIPC-Jot Down zientzia dibulgazioko lehiaketa irabazi zuen. Garaipenera eraman zuen lanak izen hau zuen: ‘El detective que bebía whisky con hielo’. Martin Bucareli detektibea protagonista duen kontakizun honetan, Robert Campin, flamenko artearen aitzindariaren ustezko olio baten benetakotasuna ikertzen du.