euskaraespañol

Eguneko irudia

Celia Abadek urrezko domina bat eta brontzezko beste bat lortu ditu Unibertsiadan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/01/25

Celia Abad konbinatuaren podiumean | Argazkia: John DiGiacomo

Celia Abad Rodríguez Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateko ikasleak bi metalekin itxi du Neguko XXXI. Unibertsiadan izan duen parte hartzea, urrezko domina konbinatuan eta brontzea supererraldoian. Ezin izan zuen jardun bikaina biribildu, eslalon probaren bigarren txandan, eguraldi txarrak zeharo baldintzatu zuen proban, deskalifikatu baitzuten.

Unibertsiadak herrialde guztietako atleta unibertsitario onenak biltzen dituzten kirol probak dira. Oraingo edizio hau New Yorkeko Lake Placid hirian burutu da. Lehiaketa horren ondoren, hurrengo helburua Espainiako Txapelketan izango du martxoaren 27tik 31ra bitartean.

Celia Abad Rodríguez eliteko eskiatzaile alpinoa da, abiaduran espezialista, beraz, jaitsiera eta supererraldoia ditu lehiatzeko diziplinarik onenak, eta 2021ean Espainiako Eski Alpetarreko Txapeldun izendatu zen supererraldoiaren diziplinan.