Breadcrumb

erasmus-mundus-masterra-gakoak-arkitektura-eta-hiri-ondare-gairaikidea

Masterraren gakoak

Gaur egungo ondarearen berrerabilerak eta babesak dozenaka milioi pertsonari eragiten die Europan, eta ehunka milioiri munduan; herritarren bizi-kalitateari eragiten dio haien bizilekuaren eta bizimoduan erabiltzen dituzten eremuen bidez.

Europako hiriek eta hiri-inguruneek beren tipologia eta nortasuna zaindu behar lukete, eta beren izaera espezifikoa mantentzen saiatu, munduko beste toki batzuekin alderatuta. Europa erakargarria eta lehiakorra bihurtzen dute, eta bertako biztanleen ongizatea hobetzen laguntzen.

XX. mendeko hiri-ondarea eta ondare eraikia babesten, zaintzen eta berrerabiltzen jardungo duten etorkizuneko profesionalei goi-mailako prestakuntza ematea da “ARURCOHE” Erasmus Mundus unibertsitate arteko masterraren helburu nagusia.

Hiru unibertsitatetan emango da masterra: UPV/EHU (koordinatzailea), KTU (Kaunas University of Technology) eta POLITO (Politecnico di Torino).

* Prezioari buruzko informazio gehiago lortzeko, masterreko idazkaritzan galdetu.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

90

Iraupena

1,5 ikasturte

Gutxi gorabeherako prezioa

(*)

Unibertsitate arteko masterra

Euskal Herriko Unibertsitatea: Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

KAUNAS UNIVERSITY OF TECHNOLOGY (Lituania)

Politecnico di Torino (Italia)

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
SANCHEZ BEITIA, SANTIAGO MARIA

Idazkaritza :
PETRIRENA, EDURNE

943 018413

WEB

erasmus-mundus-masterra-4-arrazoi-arkitektura-eta-hiri-ondare-gairaikidea

Arrazoiak master hau aukeratzeko

ARURCOHE Erasmus Mundus Masterrak Europako Batzordearen Erasmus+ Programak finantzatutako masterretan dagoen hutsune bat betetzen du. Bete‑betean Arkitekturari eta hirigintzari eskainitako master bakarra da, zehatz esanda, XX. mendeko Arkitektura eta Hiri Ondareari buruzkoa.

Parte hartzen duten unibertsitateez gain, ARURCOHEren helburuekin zerikusia duten esparru guztietako ordezkariek hartzen dute parte masterrean. Plan akademikoan honako hauen saio monografikoak sartzen dira: Europako beste unibertsitate batzuenak, ondarearen kontserbazioari buruzko estatuko eta nazioarteko agentzienak, I+G+B zentro teknologikoenak eta eraikuntzaren sektoreko enpresa elkarteenak.

Ikasleek UPV/EHUn (Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa) hasten dira masterra egiten, lehenengo seihilekoan; ondoren, Turingo Politeknikoan (Turingo Proiektuen saila) jarraitzen dute, bigarren seihilekoan; eta masterra hirugarren seihilekoan amaitzen dute Turinen edo Kaunasen (KTUko Arkitektura eta Ingeniaritza Zibileko Eskola). Hirugarren seihileko osoa Master Amaierako Lana egiteko da.

erasmus-mundus-masterra-parte-hartzaileak-arkitektura-eta-hiri-ondare-gairaikidea

Parte-hartzaileak:

Kaunas University of Technology
Politecnico di Torino

erasmus-mundus-masterra-irteerak-arkitektura-eta-hiri-ondare-gairaikidea

Irteera profesionalak

ARURCOHE masterrak bi diploma emango dizkie ikasle guztiei, edozein direla ere aukeratutako ibilbidea eta Master Amaierako Lana eta ikastaroak egiteko tokia: 

  • KTUk eta UPV/EHUk "Architectural and urban contemporary heritage - ARURCOHE" diploma emango dute, eta 
  • POLITOk Master di livello II "Architectural and urban contemporary heritage - ARURCOHE" diploma emango du.

2. blokearen amaierarako, ikasleek doktorego-tesiaren proiektua erregistra dezakete.

Goikoan oinarrituta, nazioartean, ARURCOHE masterreko ikasleek erakunde publikoetan (unibertsitateak, eta hiri-ondarea eta ondare arkitektonikoa babesteaz arduratzen diren erakunde nazionalak eta nazioartekoak), eraikuntzaren sektoreko enpresa pribatuetan eta proiektu arkitektonikoen enpresetan lan egin ahal izango dute.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak