SICUE-2023-2024

SICUE

Deialdia:

2023-2024

Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko otsailaren 13tik otsailaren 27ra.
Erasmus+ plaza bat lortzen duen ikasleak ezin izango du SICUE programan parte hartu 2023/2024 ikasturtean, plaza honi uko egiten badio ere.

SICUE programaren egutegia 2023-2024

UPV/EHUren Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetzaren web orrian SICUE programari buruzko informazio zehatza auki dezakezu, hemen agertzen den informazioaren osagarri. Garrantzitsua da beti bi orrietako edukia kontuan hartzea.

  1. Betekizunak eta mugak
  2. Eskaerak
  3. Norakoak
  4. Hautaketa eta adjudikazioa
  5. Egonaldi luzatzea
  6. Diru-laguntza
  7. Plaza ematen denerako argibideak

1. Betekizunak eta mugak

Mugikortasun programetarako hautaketa irizpideak (pdf, 118 Kb)

Kontuan hartu behar dira UPV/EHUren Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetzak parte hartzeko ezarritako betekizunak eta mugak, AGETaren araudiarekin osatuko direnak.

2. Eskaerak

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko otsailaren 13tik otsailaren 27ra
  • Eskaerak online formalizatuko dira, GAUR aplikazioaren bidez

Argibideak UPV/EHUren Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetzaren web orrian deskarga daitezke.

GAURen, "BESTE AUKERA BATZUK INTERESATZEN ZAIZKIT" atala marka daiteke, ikasleak lehenengo adjudikazio fasean mugikortasun plazarik lortu ezean aurrez ikasleak hautatu gabeko norakoetan hutsik geratu diren plazak eskaini ahal izan dakizkion.

Garrantzitsua da gogoan izatea aukera hau markatu ezean ezin izango direla libre geratu diren hautatu gabeko plazak adjudikatu.

Hizkuntza eskakizuna duen plaza bat aukeratuz gero, beharrezko dokumentazio aurkeztu beharko da Eskolako Idazkaritzan (ikusi 4. Atala "Hizkuntza eskakizunak").

3.  Norakoak

HELBURUKO UNIBERTSITATEAK 2022-2023 (Informatu zaitez GAUR profilaren: UNIBERTSITATE TRUKEA-KONTSULTAK-TRUKEKO MUGIKORTASUNA)

4. Hautaketa eta adjudikazioa

  • Lehenengo adjudikazioaren argitalpen data: 2023ko martxoak 15
  • Mugikortasun plaza onartzeko edo hari uko egiteko epea: 2023ko martxoak 16tik martxoak 21era
  • Bigarren adjukikazioaren argitalpen data: 2023ko martxoak 28
  • Mugikortasun plaza onartzeko edo hari uko egiteko epea: 2023ko martxoa 29tik martxoak 31ra

5. Egonaldi luzatzea

Lehenengo lauhilekoan joaten den ikasleak egonaldi luzatzeko aukera izango du, behar adinako aurrerapenarekin eginez gero eta eskolako SICUE koordinatzailearen eta xede unibertsitatearen onespena lortuz gero.

Ikasleak ez du inolako diru-laguntza gehigarririk jasoko egonaldia luzatutakoan. Aintzatespen akademikoa bakarrik lortuko du. Horretarako, konpromiso akademikoa zabaltzeko konpromisoa hartuko du, eta, bere ikastegiko koodinatzailearen argibideei jarraituz eta hark gainbegiratuta, aseguru medikoa kontratatuko du.

6. Diru-laguntzak

Ikaslea arduratuko da laguntza ekonomikoak eskatzeaz.

Honi buruzko informazioa Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetzaren web orrian, Diru-laguntzak atalean dago.

Gogorarazten da, laguntzak jasotzeko hautagai izateko, egonaldiko (seihileko bat edo ikasturte osoa) gutxieneko baldintzak bete behar direla.

7. Plaza ematen denerako argibideak

IRAKURRI ARRETAZ ERREKTOREORDETZAREN ARGIBIDEAK

  1. 2023ko MARTXOAK 31 BAINO LEHEN Aurretiko Konpromisoa (pdf, 20 Kb) bete eta aurkeztu ezazu mugikortasun zuzendaritzan.

Epea: 2023ko apirilak 16

  1. Learning agreement dokumentua GAURen grabatu, behin mugikortasun zuzendariordeak baimenduta.
  2. GAUR-ek sortuko duen Learning Agreement inprimatu eta eraman ezaiozu mugikortasun zuzendariordeari sinatzeko. Akordio akademikoak bakarrik sinatuko dira bidaiaren segurua aurkeztu ondoren.

Epea: 2023ko ekainaren 10

  • Learning Agreement-en kopia bat harrera-unibertsitatera bidali sinatzeko..
  • Learning Agreement dokumentuak harrera unibertsitateko mugikortasuneko zuzendariordeak sinatutakoan ikasleen idazkaritzan entregatu, joan baino lehenago.

Epea: 2023ko ekainaren 24
Data horretatik aurrera, GAUReko konpromisoa blokeatuta geldituko da aldaketetarako

Eskolako matrikula

Matrikula automatrikula epean egingo da uztailan.

Harrera Unibertsitatean eta Eskolan egingo dituzun irakasgai GUZTIETAN matrikulatu beharko zara.

Mugikortasun programetarako soilik, ikasleak beheragoko mailetako gainditu gabeko irakasgaietan ez matrikulatzeko aukera izango du, lehenengo mailako irakasgaiak direnean izan ezik.

Akordio aldaketak (justifikatutako kausengatik)

Bigarren lauhilekoaren akordio aldaketak:

  • Harrera unibertsitateko irakasgaien aldaketak onartuko dira bakarrik. Ez da onartuko Arkitektura GETan egindako matrikularen aldaketarik.

Epea:

  • Lehenengo lauhilekoa: 2023ko urriaren 11ra arte
  • Bigarren lauhilekoa: 2024ko martxoaren 22ra arte

Informazio osagarria