Arkitektura Masterreko Matrikula – 2024-2025 (Aurreko ikasturteetan matrikulatutako ikasleak)

Arkitektura Masterreko Matrikula – 2024-2025

Automatrikula (aurreko ikasturteetan matrikulatutako ikasleak)

Epea: Irailaren 18 eta 19an
Kontsulta ezazu zure hitzordua

Gogoan izan beharrekoak automatrikula egiterakoan:

  • Gomendatutako nabigatzaileak: Microsot Edge eta Mozilla Firefox
  • Automatrikula GAUR aplikazioaren bidez egin behar da.  Aplikazioan sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza behar dituzu. Gogoratzen ez badituzu, berriz eskatu beharko dituzu zure ikastegian automatrikulako epea ireki aurretik. Hona gure gomendioa: pasahitz berria lortutakoan UPV/EHUko orri nagusiko "Langileak" atalera jo eta jakinarazi zein den zure mugikorraren zenbakia. Hartara, pasahitza ahaztuz gero, mugikorraren bidez berreskuratu genuke (ikus jarraibideak)
  • Gogoratu Automatrikula, aipatutako ordutik aurrera edonoiz egin ahal dala. Baina, automatrikula emandako ordua baino beranduago egiten bada, hau da, zenbat eta beranduago egin, taldea edo hautazko irakasgaiak hautatzeko aukerak murriztu ahal dira, hori egiteko aukerarik balego
  • Matrikularen gordekina matrikula egitean sortzen da eta zure posta elektronikora (xxxxx@ikasle.ehu.es) bidaliko dizute gauetan berez abiarazten den prozesu baten bidez.