MASTER-Acceso-titulados-extranjeros

Arkitektura Masterrerako sarbidea atzerriko tituludunentzat

Arkitektura Masterrari buruzko informazioa web gunean duzu ikusgai: Arkitektura Masterra, zalantzak galdetzeko:  masterarquitectura.etsass@ehu.eus.

Arkitektura Unibertsitate Masterrak ematen ditu, Arkitekturaren Oinarrietako Graduarekin batera (masterra egiteko beharrezko den titulua), arkitekto lanbide arautuan jarduteko gaitasun guztiak (uztailaren 29ko EDU/2075/2010; 2010/07/31ko EBO).

Arkitekturaren Oinarrietako Gradua izan gabe masterra egin nahi izanez gero, baimena eman behar dizu masterreko Batzorde Akademikoak.

Masterrean sartzea Arkitekturaren Oinarrietako Gradua izan gabe

Europako Unibertsitate Eremutik kanpoko tituludunak ere sartu ahal izango dira unibertsitateko master ofizialetara titulua homologatu barik, baldin eta unibertsitateak egiaztatzen badu titulu horren bidez lortutako prestakuntza Espainiako unibertsitateetako pareko titulu ofizialean eskuratutakoaren maila berekoa dela eta herrialde hartan titulu horrek graduondoko ikasketetara sartzeko aukera ematen duela.

Modu horretan sartzeak ez du esan nahi titulua homologatzen denik: unibertsitateko masterra egiteko baino ez zaizu onartuko, hau da, ez du bestelako ondoriorik izango.

Bide horretatik lortutako tituluak ez du gaitasunik ematen arkitekto profesioan jarduteko.

Atzerriko ikasketen zati bat baliozkotzea

Ez baduzu Arkitekturaren Oinarrietako Gradua homologatzerik, atzerrian egindako ikasketen zati bat Arkitekturaren Oinarrietako Gradurako baliozkotzea eska dezakezu.

Baliozkotzeak ikastegiko Batzorde Akademikoak ebazten ditu.

Batzordeak adierazitako gaiak egin eta gaindituta, Arkitekturaren Oinarrietako Gradua lortuko duzu eta horrek Arkitektura Masterrean sartzeko bidea emango dizu.

Atzerrian egindako ikasketen baliozkotzeari buruzko informazioa Arkitektura Eskolaren web gunean duzu eskuragarri. Idazkaritzaren Atalean - Atzerriko tituludunak

Masterrean sartzea atzerriko titulua Arkitekturaren Oinarrietako Gradura homologatuz

Atzerriko tituludunek Arkitekturaren Oinarrietako Graduaren homologazioa lortu beharko dute Arkitektura Unibertsitate Masterrean sartzeko ezinbesteko baldintza gisa.

Atzerriko tituluen homologazioa Hezkuntza Ministerioak gestionatzen du. Informazioa zabalagoa.