Arkitektura Unibertsitate Masterreko Master Amaierako Lana (30 ECTS) izaera profesionaleko arkitekturako proiektu integrala izango da, eta arkitekto lanbidean aritzeko legeriak ezarritako gaitasun guztiak laburbilduko ditu. Lan hori eraikuntza obren exekuzio osoa zehazteko aski dela frogatu arte egin beharko da, aplikatzekoa den araudi tekniko eta administratiboa betez.